Ireki menu nagusia

Medialuna parkea edota Ilargierdiaren parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen parke bat da, hain zuzen ere, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko harresien mutur batean kokatua dago.

Medialuna parkea
Parque Media Luna, Pamplona Spain.JPG
Medialuna parkearen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Nafarroa Garaia
Helbidea Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Iruñeko harresiak
Koordenatuak 42° 48′ 53″ N, 1° 38′ 01″ W / 42.81482°N,1.6336°W / 42.81482; -1.6336Koordenatuak: 42° 48′ 53″ N, 1° 38′ 01″ W / 42.81482°N,1.6336°W / 42.81482; -1.6336
Historia eta erabilera
Irekiera1935
Arkitektura
Webgunea http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3010& Medialuna parkea

Eduki-taula

HistoriaAldatu

1935an Victor Eusa arkitektoak eraiki zuen, zalantzarik gabe XX. mendeko nafar arkitektorik nabarmenetakoa zenak.

ParkeaAldatu

67.000 metro karratu ditu luze-zabaleran eta hiriko harresi-barruti zaharraren mutur batean dago, San Bartolome bastioiaren eta Nafarroa Beherea etorbidearen artean. Etorbide horrek Iruñea Frantziarako irteerarekin lotzen du (Iruñetik joanez gero).

Ametsezko tokia da, erromantikoa benetan. Parkeak ikuspegi zoragarriak ditu, Arga ibaiaren gaineko behatoki ederrari eta luzeari esker. Arrainak urmaelean, patinaje pista, hainbat eta hainbat espeziez hornitutako zuhaizti zabala, horien artean sekuoia erraldoi lerden-lerdena. Lorategi batean, Pablo Sarasateren monumentua dago. Iparraldeko aldean, lau txorrotako iturri apaingarria, baina erabilgarria ere, dago.

Berdegunearen bihotzean kafetegi txukun eta apaina dago, kanpoan terraza zabala duena. Batez ere udako arratsalde eta gau berotsuetan egoten da girotua.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu