Inditex
Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den enpresa espainiarra da. Ekoizten duen produkzioaren %57a Espainiatik kanpo saltzen du gaur egun.
Inditex | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa, kapital irekiko enpresa eta retailer (en) |
Jarduera sektorea | Txikizkaria, ehungintza eta jantzigintza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 161.281 (2023) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Marta Ortega Pérez |
Zuzendari exekutiboa | Pablo Isla (en) eta Marta Ortega Pérez |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | Amancio Ortega |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 32.569.000.000 € (2022) |
Irabazi garbia | 4.103.000.000 € (2022) |
Ustiapen-mozkina | 5.520.000.000 € (2022) |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1985eko ekainaren 12a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Arteixo |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1963. urtean Amancio Ortega Gaonak arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta Europara arropak exportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki 1975. urterarte. Urte hartan, A Coruñako erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, Galizia eta Espainiako beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. 1985ean Inditex taldea sortu zen.
1988. urtean Zarak bere lehen denda zabaldu zuen Espainiatik kanpo, Portugalgo Porto hirian. 1989 eta 1990 urteetan zehar New York eta Parisko dendak zabaldu ziren. 1991ean Pull and Bear katea sortu eta Massimo Duttiren akzioen %65a erosi zituen taldeak, 1995ean akzioen gainerantzekoa erosi zuen. Pixkanaka herrialde ezberdinetan zabaldu ziren dendak, Mexiko, Zipre, Malta, Belgika, Suedia eta abar.
1998ean Bershka arropa katea sortu zen, emakume gazteen arropa salduz. Urte hartan Erresuma Batuan, Japonian, Arabiar Emirerri Batuetan eta Argentinan zabaldu ziren dendak besteak beste. Urtebete beranduago, Stradivarius Inditex taldearen bostgarren kate bihurtu zen. 2000. urtean, Arteixoko egoitza nagusia den eraikina inauguratu zen eta munduan zehar dendak zabaltzen jarraitu zuen Inditexek.
2001eko maiatzaren 23an, Inditex, Espainiako burtsan kotizatzen hasi zen. Amancio Ortega, enpresako akziodun nagusiak akzioen %20a saldu zuen burtsan eta enpresako akziodun nagusia izaten jarraitu zuen kapitalaren %50a baino gehiagoren jabe zelarik. 2003. urtean Zara Home katearen lehen denda zabaldu zen eta Zaragozako zentro logistiko berria martxan jarri zen. Hurrengo urtean, taldeak bere 2000. denda zabaldu zuen Hong Kongeko hirian. Horrez gain, umeentzako arropa saltzen zuen Kiddy's Class katearen lehen denda zabaldu zen.
2000. urtetik aurrera zabaldutako denda berrien kopurua etengabe hazi da. Urtero 350 eta 400 denda bitarte zabaldu ziren 2005 eta 2006 urteetan. Eguneko denda berri bat batez beste.
Inditexen markak
aldatu2017ko abuztuaren 31n, Inditex taldeak 7.385 denda zituen munduko 63 herrialdetan. Guztira, bederatzi arropa marka biltzen ditu Inditexek:
Markak | Denda kopurua, 2017an |
Zara | 2232 |
Pull and Bear | 982 |
Bershka | 1096 |
Massimo Dutti | 769 |
Stradivarius | 1015 |
Oysho | 646 |
Zara Home | 563 |
Uterqüe | 82 |
Lefties | (127) |
GUZTIRA | 7385 (+127) |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Inditexen webgunea