Oysho
Oysho 2001ean sortutako moda-kate bat da. Batez ere kirol-jantziak eta denbora librerako jantziak diseinatzen eta egiten ditu.
Oysho | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa, brick and mortarra, clothing store chain (en) ![]() |
Jarduera sektorea | Txikizkaria |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | Inditex |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
Sorlekua | Arteixo |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Oysho Inditex taldeko enpresa da eta 40 herrialde baino gehiagotan dago, 457 denda-sarearekin, eta online denda bat ere badauka mundu osorako.
Edozein kirol eta jarduera egiteko errendimendurik onena emateko diseinatu diren hainbat bilduma tekniko eskaintzen ditu, kalitate handiko materialekin egiten direlako, eta horrek iraunkortasuna eta teknikotasuna bermatzen ditu. Gainera, denbora librerako bildumek funtzionaltasunaren eta erabilera anitzaren aldeko apostua egiten dute
Sozietatearen egoitza Torderan dago (Bartzelona) Espainia. Inditexek berea Arteixon dauka (A Coruña) Espainia.
Datuak | |
Diru-sarrerak | 623 milioi euro |
Dendak | 457 mundu guztian |
Produktuak | Kirola egiteko eta denbora librerako jantziak |
Historia Aldatu
Katea 2001ean sortu zen, Inditexen merkataritza-helburua dibertsifikatu zenean. Hasieran, barruko arroparen marka bat zen, baina sortu eta urte batzuk geroago, kirol-jantzien bilduma bat sartu zuen, eta azkenean, negozioaren lerro nagusia bihurtu zen.
Urteak pasatu ahala, hainbat herrialdetara zabaldu da, eta munduko hiri nagusienetan dendak irekiz joan da, besteak beste, Parisen, Londresen, Istanbulen eta Shangain.
2011n online denda inauguratu zuen hainbat herrialdetik, eta egun munduko merkatu gehienetan eskaintzen ditu bere bildumak.
2022an mundu digitala eta kirolaren aldeko apustua indartzen joan zen Oysho Training-ekin. Maila guztietako saioak dituen fitness, yoga eta running entrenamenduak eskaintzen ditu doako aplikazio horrek. Aplikazioaren helburua kalitatezko edukia emata da markaren kirol-komunitateari, eta horretarako, nazioarteko irakasleen laguntza izan du.
Dendak: Aldatu
Oyshok 457 denda ditu munduan, 40 herrialdetan baino gehiagotan banatuta. Bere merkatu nagusia Espainia da, eta atzetik datoz, Mexiko eta Turkia.
Denden batez besteko azalera 450 m2-koa da.
Oysho dendak merkataritza-guneetan eta mundu guztiko kale nagusietan daude. Oyshok dendak ditu, besteak beste Rivoli kalean, Parisen, Whitecityn Londresen, Gran Vían Madrilen, Bartzelonako Gracia pasealekuan, Milango Piazza San Babilan, Dubai Mallen Dubain eta Shanghai erdigunean.
Hornikuntza Aldatu
Enpresaren hornikuntza katea bizkorra eta malgua da. Bildumek errotazio handia daukate, Inditexen enpresa-arrakastatzat jotzen den neurria izanik hori.
Oysho produktuak kontsumo-joeren arabera hornitzen dira. Erantzuteko gaitasun handi horri esker, bere dendak astean bi aldiz hornitzeko beste produktu sortzen du.
Oyshok irrati-maiztasun bidezko identifikazio-teknologia (RFID, ingelesezko sigletan) erabiltzen du, eta horrela, jantziak banan-banan identifika ditzake plataforma logistikoetatik saldu arte.
Oysho aplikazioa Aldatu
Markak telefono adimendunetarako aplikazio bat dauka, eta bertan hainbat gauza egin daitezke:
- Erosketa tiketak gorde.
- QR bidez ordaindu, banku-txartela, opari-txartela edo ordainketa-txartela (Wallet) erabiliz.
- Gogoko produktuak gorde.
- Izakinak kontsultatu.
- Dendetan produktu bat badagoen ikusi.
- Bilduma eta nobedadeak ikusi.
- Txat bidezko bezeroaren arreta-zerbitzua eman.
- Eskariak berrikusi, gainbegiratu eta itzuli.
- Erabiltzailearen profila kudeatu.
- Erabiltzaileari lagundu
Online salmentak hainbat plataformaren bidez egin daitezke: dendan, arreta pertsonalizatuarekin eta saltzaileen laguntzarekin; gailu mugikorretatik (webgunean edo aplikazioan) edo mahaigaineko ordenagailutik.
Denda fisikoetan egindako erosketak eskudirutan ordain daitezke. Aplikazioaren eta webgunearen bidez egindakoak, eskualde geografikoaren arabarako ohiko metodoen bidez.
Oysho Training aplikazioa Aldatu
2022ko irailean, Oysho Training kaleratu zuen Oyshok, fitness, yoga eta running entrenamenduen aplikazioak.
Hainbat mailatako 300 saio baino gehiago ditu, hasiberrientzat nahiz kirolari aurreratuagoentzat, eta erabiltzaileak bere beharretara egokitutako entrenamendu-plana diseina dezake, aplikazioa lehen aldiz erabiltzen duen unetik bertatik, bere zaletasunak aukeratuta, edo, zuzenean, iraupenaren eta intentsitatearen arabera iragazita.
Aplikazioak gomendio-motore bat erabiltzen du, eta kontuan hartzen ditu egindako entrenamenduak, punta-puntako entrenatzaileek lagundutako saio, programa edo erronka berriak eskaintzeko.
Oysho Training-ek askotariko entrenamenduak dauzka: 10-45 minutuko saioak edota, helburu zehatzak lortzen laguntzeko, egunka antolatutako errutinak dituzten programak.
Horrez gain, erronken bidez, norbere buruaren aurka lehian aritzeko eta lorpenak partekatzeko desafioak ere aurkezten dira.
Oysho Training-ekin noiznahi eta nonahi entrena daiteke, saioak edo programak mugikorrera, tabletara edo smartwatchera deskargatuta, edota AirPlay edo Chromecast bidez aplikazioa telebistara konektatuta.
Smartwatcherako bertsioarekin, ariketa fisikoaren neurketak (ppm, kcal, erritmoak edo egindako distantzia) erregistratu ahal izango dira, lasterketak hobetzen laguntzeko.
Aplikazioa 4 hizkuntzatan dago: gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta frantsesez. Eta 9 herrialdetan deskarga daiteke: Espainia, Turkia, Mexiko, Italia, Portugal, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak.
Erreferentziak Aldatu
Inditex taldearen markak |
Bershka | Lefties | Massimo Dutti | Oysho | Pull and Bear | Stradivarius | Uterqüe | Zara | Zara Home |