Gazteak (telesaila)

Gazteak» orritik birbideratua)

Gazteak (ingelesez: The Young Ones) sitcom generoko britainiar telesaila da. Euskal Herrian Gazteak telesaila ETB1an 1985-1986 urte bitartean bota zen (bigarrengo aldiz ETB2an 1995-1996. urte bitartean). Britainia Handian 1982 eta 1984. urte bitartean bota zuen BBCek. Telesail honek Londoneko ikasle etxebizitza batean bizi diren Scummbag College ("Kakapiloa Unibertsitatea") lau gazte unibertsitarioen historia azaltzen digu.

Gazteak (telesaila)
Jatorria
IzenburuaThe Young Ones
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua2
Atalak12
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma eta sketch comedy (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Jackson
Gidoigilea(k)Ben Elton
Rik Mayall
Lise Mayer (en) Itzuli
Alexei Sayle (en) Itzuli


[[Kategoria:Lise Mayer (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Alexei Sayle (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Adrian Edmondson
Rik Mayall
Nigel Planer
Christopher Ryan
Alexei Sayle (en) Itzuli




[[Kategoria:Alexei Sayle (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC Two
Hasiera-data1982ko azaroaren 9a
Amaiera-data1984ko ekainaren 19a

bbc.co.uk…
IMDB: tt0083505 Filmaffinity: 588552 Rottentomatoes: tv/the_young_ones Metacritic: tv/the-young-ones TV.com: shows/the-young-ones
Musicbrainz: 58d0c5fb-6ad3-49ee-9eef-379dff939848 Songkick: 607695 Edit the value on Wikidata

2009. urtean ETB3 kateak Gazteak telesaila laister berriz botako duela iragarri zuen. Gazteak laister ETB3an. Ikus telebistako iragarkia hemen Hortik gutxira bertan eman zuten.

Historia aldatu

Telesailak bere jatorria 70. hamarkada amaiera eta 80. hamarkada hasierako londrestar klubetako zirkuituan du. Sayle zirkuitu honetako aktore oparoenetako da. Era berean, Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreak unibertsitatean ezagutu berriak ziren, 20th Century Coyote ("XX. Mendeko Koiotea") antzezlanean elkarlanean ibili zirelarik (Azken honek Gazteak telesailean baino eszena oldarkor eta basatiagoak zituen). Bitartean, Nigel Planer aktoreak Peter Richardsonekin batera The Other Limits ("Beste Mugak") antzezlanean hippiearen papera antzezten zuen.

Piskanaka-piskanaka, antzezlan eta ikuskizun hauek entzutea irabazten hasi ziren, ondorioz aktoreak euren artean ezagutu eta elkarlanean hasi ziren. Beren ospeak Channel 4 ingeles kateko Jeremy Isaacs saioan agertzeko aukera eman zien, ondorioz The Comic Strip Presents telesailean agertu zirelarik. BBC kateak eurengan potentzial baliagarri bikaina ikusi zuen, hortaz eurekin eta Paul Jackson ekoizlearekin batera The Comic Strip Presents moduko telesail bat sortzeko negoziatzen hasi ziren. Rik Mayallek paraleloki telesail hau eta Lisa Mayer telesailak idatzi zituen, hasiera batean BBC katearekin zenbait hika-mika ere egon ziren, honek Ben Eltonen sarrera ekarriko zuen. Amaitzeko telesaila The Young Ones izenburupean kaleratu zen eta berehala nazioarteko arrakasta eta aintza bereganatu zituen.

Pertsonaiak aldatu

  • Neil Pye
    • Nigel Planer aktoreak antzeztua
    • Scumbag College unibertsitateko Bakearen Aldeko Ikasketen ikaslea.
    • Itxura eta estetika hippya du, Neil klinikoki deprimitu eta lur jota dagoen bakezalea da, gainera, landarezalea da eta logabezia jasaten du.
  • Rick
    • Rik Mayall aktoreak antzeztua
    • Scumbag Collegeko Soziologia eta Etxe-Zientzietako ikaslea da.
    • Anarkista, feminista, erreakzionario eta herriaren olerkaria da (azken hau berak dioena da). Rick zeharo hipokrita da, berekoia, egozentrikoa eta Cliff Richard zalea. Etengabe bere etxebizitzako adiskideen arreta lortzen saiatuko da, bere ohiko adimen gabeziarekin. Neskekin erlazioak izateko arazo handiak erakusten ditu. Haserretu eta eztabaida batean erantzunik gabe gelditzen denean bere oihu ohiko eta gustukoena "Faxista!!!" izaten da.
  • Vyvyan
    • Adrian Edmondson aktoreak antzeztua.
    • Scumbag Collegeko Medikuntza ikaslea da.
    • Aita ezezagunekoa, bere izen osoa Vyvyan Sasikume edo Vyvyan Basterd da, oldarkeri eta basakeriarekin obsesionatua dagoen punk bat da, betiere inguratzen duen edozer gauza apurtzeko prest, bereziki Rick edo Neil jabetzak. Beti Very Metal lelodun larruzko-jaka bat darama, nahiz eta itxura basatia eduki oso pertsonai gizartekoi eta sortzailea da.
  • Mike The Coolperson, ("Mike Ezinhobea")
    • Christopher Ryan aktoreak antzeztua.
    • Scumbag Collegeko Zuzenbide ikaslea.
    • Mike taldeko buru edo liderretzat har daiteke. Buruharro xamarra da eta beti neskekin duen (benetan ez duen) arrakastaz harropuzkerietan ibili ohi da. Plastikosko neska erotikoekin lo egin ohi du eta beti behar den edonor erosteko joera du, bereziki gainditu beharreko ikasgai eta maisuak.

Balowski Familiako hainbat senide

    • Denak Alexei Sayle aktoreak antzezten ditu.
    • Balowsky Familiako senideen pertsonai ugari agertzen dira: banpiroa, hiltzaile eroa, ikasleak ostatu hartu duten etxebizitzako nagusia, etab. Lehenengo Munduan bizi ahal izateko komunismotik ihes egin duten sobietar jatorriko iheslariak izan ohi dira.
  • Istiluen Aurkako Brigada
    • Pelutxezko hartzatxoaren panpina
    • Vyvyanen hamsterra, honen ohitura atal bakoitzean modu basatian hiltzea da.

Telesaileko agerpenak aldatu

Aktore gonbidatuak aldatu

Kanpo estekak aldatu