Juan Ignacio Delgado Alemani (Granadilla de Abona, Tenerife, 1973ko abenduaren 2a) Ignatius Farray goitizenez ezaguna komiko, bakarrizketalari, aktore, gidoilari eta abeslari espainiarra da.

Ignatius Farray

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ignacio Delgado Alemany
JaiotzaGranadilla de Abona1973ko abenduaren 2a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, bakarrizketalaria, gidoilaria eta abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaLa vida moderna (irratsaioa)
Petróleo
Genero artistikoaumore zentzugabea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

ignatiusfarray.com
IMDB: nm1942006 Twitter: IgnatiusFarray Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere izen artistikoak bi zati ditu. «Ignatius» institutuan izan zuen musikako irakasleak jarri zion izengoitia da. Izen hau Ergelen Batzarra eleberriko pertsonaia batean oinarritua dago, musika irakasleak zioenez Juan Ignaciok pertsonaia hori gogorarazten zion.[1] «Farray» berriz bere aitaren bigarren abizena da.

Informazioaren zientzietan lizentziatua da.[1] Londresen pare bat urte pasa zituen eta bertan Comedy Club estiloarekin harremandu ondoren Tenerifera itzuli zen, non bere lehen bakarrizketaldiak eskeintzen hasi zen.[2] Bakarrizketaldi hauek beste hainbat komikoren eragina izan zuten, adibidez Faemino y Cansado bikote espainiarrarena edo Richard Pryor, Steve Martin, Andy Kaufman eta Lenny Bruce [1] komiko estatubatuarrena.

Ibilbide profesionala aldatu

Paramount Comedy telebista kateko Nuevos Comicos programan agertu izan da 2003tik. 2004tik 2007ra iraun zuen Noche Sin Tregua late nightean kolaboratzaile gisara jardun zuen. Paramount Comedy kateko La Hora Chananten hartu zuen parte El Loco Las Coles pertsonaiarekin.[3] Ostean La 2 kate publiko espainiarreko Muchachada Nui programan izan zen El Espantajo Los Melones pertsonaia antzezten. Honetaz gain Neox kateko Museo Coconut programaren eta Involución lehiaketaren parte izan zen.

2012an El Fin de la Comedia umore alternatibodun ikuskizuna plazaratu zuen.[4] 2014ean Ignatius protagonistatzat zuen sitcom bat botatzen hasi ziren Comedy Central katean. Sitcom honek El Fin de la Comedia izena zuen, 2012an plazaraturiko ikuskizunaren izen berdina. 2017an sitcomaren bigarren denboraldia bota zuten kate berean. 2018an Nazioarteko Emmy Sarietarako izendatu zuten telesaila komedia kategorian.[5]

2014. urtetik Cadena Ser irrati kateko La Vida Moderna saioko kide da David Broncano eta Quequé komikoekin batera.[6] 2018an Ondas saria irabazi zuten irratsaio onenaren kategorian.

2015ean Álex de la Iglesia zinema zuzendari euskaldunaren Mi gran noche filma estreinatu zen. Filmeko gidoilarietako bat izan zen Ignatius eta aktore moduan ere egin zuen lan.[7]

2016. urtean Roberto San Sebastián zinemagile euskaldunaren La noche del Virgen pelikulan agertu zen. Urte berdinean La Vida Modernako bere kide den David Broncanok #0 kate pribatuan aurkezten zuen Loco Mundo saiora batu zen. 2018an kate bereko La Resistencia saiora batu zen [8] eta Petroleo izeneko parodiazko musika taldea aurkeztu zuen.

2020an David Sainzek aurkezturiko Parking Karaoke saioan kolaborazioak egiten hasi zen.[9] Urte berean Vive como un mendigo. Baila como un rey. deituriko liburu autobiografikoa argitaratu zuen.[10]

Polemikak aldatu

Hainbat polemika izan ditu Ignatiusek. Polemika nagusiak, besteak beste, Arturo Pérez-Reverte idazle espainiarrarekin izaniko hika-mikak edo Juan Echanove aktorea twitter bidez iraindu izana dira.[11]

Kredituak aldatu

Urtea Izena Formatua
2020 Parking Karaoke Telebista
2020 Vive como un mendigo. Baila como un rey. Liburua
2019 Capítulo 0 Telebista
2018 Paquita Salas Websail
2018tik La Resistencia Telebista
2016 Loco Mundo Telebista
2016 Gamers Telebista
2016 La noche del virgen Zinema
2015 Mi gran noche Zinema
2014tik La Vida Moderna Irratia
2014-2017 El fin de la comedia Telebista
2013 Piccolo Grande Amore Zinema
2011 Involución Telebista
2010 Campamento Flipy Zinema
2007 Muchachada Nui Telebista
2005 Los Hombres de Paco Telebista
2002 La hora Chanante Telebista

Sariak aldatu

Nazioarteko Emmy Sariak
Urtea Kategoria Izena Emaitza
2018 Komediazko telesail onena El fin de la comedia Izendapena
Ondas Sariak
Urtea Kategoria Izena Emaitza
2018 Irratsaio onena La Vida Moderna Irabazlea

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu