Arturo Pérez-Reverte

Arturo Pérez-Reverte Gutiérrez (Cartagena, 1951ko azaroaren 25a - ) espainiar idazle eta kazetaria da. Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) kide da 2003az geroztik.

Arturo Pérez-Reverte
2 de Mayo, Festividad del Día de la Comunidad de Madrid (26766391696) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArturo Pérez-Reverte Gutiérrez
JaiotzaCartagena1951ko azaroaren 25a (70 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaespainiarra
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : kazetaritza
Colegio Marista La Sagrada Familia (en) Itzuli
IES Isaac Peral (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgerra-berriemailea, idazlea, erredaktoreburua, erreportaria, telebista aurkezlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Pueblo  (1973 -  1984)
RTVE  (1985 -  1994)
Lan nabarmenakThe Flanders Panel (en) Itzuli
La piel del tambor (en) Itzuli
The Club Dumas (en) Itzuli
Falcó (en) Itzuli
The Captain Alatriste (en) Itzuli
Q3794160 Itzuli
Eva (en) Itzuli
The King's Gold (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaeleberria
eleberri historikoa
detektibe-fizkioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

perezreverte.com
IMDB: nm0702416 Allocine: 78697 Allmovie: p222437
Facebook: perezreverte Twitter: perezreverte Musicbrainz: 3141420b-f91e-49ca-b42d-61fd093cb60b Edit the value on Wikidata
Firma perez-reverte.png

Hasieran kazetaritzan nabarmendu zen, irrati, prentsa eta telebistan, gerrako berriemaile gisa, baina geroago eleberrigintzan murgildu zen buru-belarri, eta jarduera horrek eman dio arrakastarik handiena, bai Espainian bai atzerrian; izan ere, haren liburuak hogei herrialdetan baino gehiagotan argitaratu dira, bai eta hizkuntza zabalduenetara itzuli ere. Pérez-Reverte abenturazale amorratua da, bai lurreko abenturena eta, azken urteetan batez ere, itsasokoena halaber. Oro har, eleberri historikoaren eta polizia-eleberrien tradizioaren jarraitzailea izan da haren literatura-lanetan. Eleberrien artean aipagarriak dira El húsar (1986, Husarra), El maestro de esgrima (1988, zinemara eramana, Esgrimako maisua), La tabla de Flandes (1990, zinemara eramana, Flandesko taula), El club Dumas (1993, Dumas kluba), Territorio Comanche (1994, Lurralde komantxea, zinemara eramana) eta La piel del tambor (1995, Danborraren larrua). 1996an, bestalde, gazte-literaturako sail bati hasiera eman zion, alaba Carlotarekin lankidetzan, El Capitán Alatriste (Alatriste kapitaina) eleberriarekin. 1997an eman zuen argitara sail horretako bigarren eleberria (horretan ere Alatriste kapitain delako bat dela protagonista), Limpieza de Sangre (Odol-garbitasuna) izenekoa eta 1998an plazaratu zuen El sol de Breda (Bredako eguzkia), hirugarrena. Eleberri hura argitara eman zen garaian bi sari jaso zituen, Raymond Chandler saria Italian eta Frantziako Arteen eta Letren Ordenako Zaldunarena. Beste sari asko ere jasoa da.

LanakAldatu

NarratibaAldatu

Las aventuras del capitán Alatriste saila

  1. El capitán Alatriste (1996, Alfaguara)
  2. Limpieza de sangre (1997, Alfaguara)
  3. El sol de Breda (1998, Alfaguara)
  4. El oro del rey (2000, Alfaguara)
  5. El caballero del jubón amarillo (2003, Alfaguara)
  6. Corsarios de Levante (2006, Alfaguara)
  7. El puente de los asesinos (2011, Alfaguara)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Pérez-Reverte