Idi Amin

Idi Amin Dada» orritik birbideratua)

Idi Amin Dada Oumee (Koboko, 1925Jidda, Saudi Arabia, 2003ko abuztuaren 16a) ugandar militar, politikari eta diktadorea izan zen. Ugandako presidentea izan zen 1971-1979 bitartean.

Idi Amin

Afrikar Batasuneko presidente

1975eko uztailaren 28a - 1976ko uztailaren 2a
Mohamed Siyad Barre - Seewoosagur Rangoolam
3. Ugandako presidentea

1971ko urtarrilaren 25a - 1979ko apirilaren 11
Milton Obote - Yusuf Lule
Bizitza
JaiotzaKoboko (en) Itzuli eta Kampala, 1925
Herrialdea Uganda  1979)
Ugandako protektoratua
 Uganda
 Saudi Arabia  (1979, 1989 -  1989)
BizilekuaJidda
HeriotzaKing Faisal Specialist Hospital and Research Centre (en) Itzuli2003ko abuztuaren 16a (77/78 urte)
Hobiratze lekuaJidda
Heriotza moduaberezko heriotza: baliorik ez
Familia
Ezkontidea(k)Sarah Kyolaba  (1975 -  1982)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
swahilia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, boxeolaria eta military affairs (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Uganda People's Defence Force (en) Itzuli
Gradualanda-mariskal
maior jeneral
Parte hartutako gatazkakMau-Mau matxinada
1971 Ugandan coup d'état (en) Itzuli
Uganda–Tanzania War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabaliorik ez
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm0024907 Find a Grave: 7767288 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1966an, Mutesa II.a erregea aginpidetik kentzen lagundu zion Milton Oboteri. Bost urte geroago, Obote bota eta aginpide guztiak beretzat hartu zituen. Kanpo-politika zentzu zehatzik gabea bideratu zuen (Hego Afrikarekiko harremanak eta Israelekikoak hautsi eta arabiarren aldeko azaldu, Tanzania eta Kenyarekiko tirabirak), Mendebaldearen aldekoa eta xenofoboa. Haren diktadura ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketagatik hala nola, errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea. Zenbait iturriren arabera, 100.000-500.000 pertsona erail zituen. "Bere Gorentasuna, Bizi arteko Presidente, Lur Mariskala, Al Hadji Doktorea Idi Amin Dada, VC, DSO, MC, Lurreko Pizti guztien Jauna eta Itsasoko Arrainena Britaniar Inperioaren Konkistatzailea Afrikan Orokorrean eta Ugandan Bereziki eta Eskoziako Errege" izendatu zuen bere burua.

1975-1976 bitartean, Afrikar Batasunerako Erakundeko presidentea izan zen. 1978an Tanzaniako Kagera probintzia anexionatzen saiatu zen, eta horrek Uganda-Tanzania Gerra piztu zuen. 1979an Ugandako oposizioak, Tanzaniaren laguntzarekin, agintetik egotzi zuen. Amin Dadak Libiara egin zuen ihes, eta handik, 1981ean, Saudi Arabiara. Bertan hil zen 2003an.[1]

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Idi Amin hil da. Berria egunkaria, 2003ko abuztuak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Milton Obote
Ugandako Presidentea
1971-1979
Ondorengoa
Yusufu Lule