The Last King of Scotland
The Last King of Scotland (euskaraz Eskoziako Azken Erregea) 2006ko Kevin MacDonald eskoziar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giles Foden idazlearen The Last King of Scotland eleberrian oinarritua dago. Bertan, Forest Whitaker, James McAvoy, Kerry Washington, Simon McBurney eta Gillian Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Filma Idi Amin ugandar diktadore genozidaren bizitza kontatzen du, zeuzkan titulu ugariren artean bere burua Eskoziako Errege gisa aldarrikatu zuenez Ugandara hori frogatzera joan zen fikziozko eskoziar mediku baten ikuspuntutik ikusita.
Forest Whitaker aktoreak burututako antzezpearengatik Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatu1970. urtea, Nicholas Garrigan (James McAvoy) medikuntzan diplomatu berri den eskoziar mediku gaztea abentura egarriz Ugandara iritsi berri da. Bera iritsi eta gutxira sabanako ospitale batean lan egiten hasiko da, han estatu kolpe baten bidez herrialdeko boterera iritsi berri den Idi Amin Dadà (Forest Whitaker) agintaria ezagutuko du, bere mediku pertsonala izateko proposamena luzatzen diolarik.
Estatuburu berriaren karisma eta freskotasunak erakarrita eskoziar medikua berehala diktadorearen konfidantzazko pertsonan bilakatuko da («aholkulari leialena»), baina diktadoreak bere benetazko joera odoltsu eta hiltailea agertaraztean, medikuak harekiko zuen hasierako mirespena desagertuko egingo da, diktadorearen gobernupean milaka eta milaka pertsona torturatu eta erailak izango baidira.
Aktoreak
aldatu- Forest Whitaker: Idi Amin
- James McAvoy: Nicholas Garrigan
- Gillian Anderson: Sarah Merrit
- Kerry Washington: Kay Amin
- Simon McBurney: Stone
- Apollo Okwenje Omamo: Mackenzie
- David Oyelowo: Junju doktorea