Ireki menu nagusia

Ibon Perez Bartzena (Lekeitio, Bizkaia, 1987ko otsailaren 28a) kazetari eta aurkezle euskalduna da. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen diren hedabideetan lan egin du gehienbat, telebista, irratia, prentsa idatzia eta Internet euskarrietan.

Ibon Pérez
Bizitza
Jaiotza Lekeitio1987ko otsailaren  28a (32 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta telebista aurkezlea

Eduki-taula

IkasketakAldatu

Ibon Perez 2009. urtean lizentziatu zen Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Hala ere, kazetari titulua lortu baino lehenago, ikasketak eta lana aldi berean uztartu zituen, tokian tokiko TeleBilbao katean hainbat saio aurkeztuta eta Euskal Irrati Telebistan , Euskal Autonomia Erkidegoko hedabide publikoan, hainbat programetan parte hartuz.

2010. urtean, Euskal Herria utzi gabe, ikus-entzunezkoen munduan murgiltzen jarraitu zuen, EiTB eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehenengo aldiz abian jarritako Multimedia Komunikazioa masterra eginda.

Telebista eta zinemako gidoi- ikastaro ugari burutu ditu, aipagarriena Moriarti ekoiztetxeak Donostiako Udalarekin batera 2011ko udan prestatutakoa izanik.

"Ikus-entzunezko edukien sorkuntza eta kudeaketa" master bat ere badauka, 2012an Madrilgo Europar Unibertsitatean gai honekin lotutako ikasketak egin baitzituen.

Hasiera urteak : TeleBilbaoAldatu

Euskal Telebistan txikitatik agertu bada ere, 2005/2006 ikasturtean hasiko da hedabide publikoan gauza esanguratsuak egiten. Urte horretan, K2000 ekoiztetxearen ´Pika-Pika` saioan, ETB 2 katean, tertuliakide hasi zen, Gaizka Uriarte Zearrak aurkezten zuen ´Dispara-t` espazioan. Agerraldi horiei esker, tokian tokiko TeleBilbao katetik deitu zioten eta, mikrofonoa eskuan zeramala, Bizkaia guztia zeharkatu zuen erreportari lanak egiten.

2007. urteko udan, Telebilbaoko lana Local Media Televisióngo programak aurkezten txandakatu zuen: Mundo Astrológico" eta "Coktail de tarde" magazinak aurkeztu zituen eta parte-hartze hori Espainia guztian ikusi zitekeen.

Egun, Ibon Perezek tokian tokiko TeleBilbao katearekin harreman onak mantentzen ditu eta 2009tik 2013ra katearen debate ezberdinetan parte-hartzen jarraitu du.

TeleBilbaotik ETBraAldatu

Bizkaia IrratiaAldatu

2008. urteko udan, Bizkaia Irratiko langile izan zen eta, besteak beste, erredaktore, teknikari eta esatari lanak egin zituen. Han hasi zen Ibon Perezen kazetari ibilbidea.

eitb.comAldatu

2008a amaitzeke zegoela, Euskal Herriko Unibertsitateak heziketa beka bat eman zion, eta eitb.com atarian izan zuen beka gauzatzeko aukera, Euskal Irrati Telebistaren webgunean. BetiNews, Betizuren aldizkaria edukiz bete zuen, eta EITBren irrati-telebistetako multimediazkoak sareratu zituen.

Erredakzioan egon zen denboraldian Eitb.com-en atari berria jarri zuten martxan eta ETB 3 kateari hasiera eman zioten, Juan José Ibarretxe lehendakariak biak bataiatu ondoren. 2008 urteko abenduaren 30ean, goizeko 11ak inguru igaro ondoren ETAk indar handiko furgoi bat eztandarazi zuen EiTBren Bilboko egoitzaren kontra. Ibon Pérez, euskal ikus-entzunezkoaren egoitzatik irtenarazi zuten bere langileekin batera.

Elcorreo.comAldatu

2009ko udan El Correo egunkariaren baliokide digitalean egon zen lanean, Bizkaia lurralde historikoko egunkari salduenaren webgunean. Haren funtzioa El Correoren sareko telebista / WEBTV elikatzea zen.

Radio EuskadiAldatu

2010ean, EHU eta EiTBren arteko 'Multimedia Komunikazioa' masterra ikasten zegoen bitartean Radio Euskadiko lokutorea izateko aukera izan zuen apiriletik ekainera bitartean. Haren ahotsa kulturako buletinetan eta Teresa Yustaren 'La noche despierta' saioan entzun zitekeen.

Euskal telebistaAldatu

2010. urteko uztailean EiTBn sartu zen 'Egun On Euskadi`Teleberri` eta 'Gaur Egun` albistegietan erreportari eta erredaktore lanak egiteko. Han 2011ko abendura arte geratu zen. Horretaz gain, euskal telebistako hainbat saioko eztabaidetan agertu izan ohi da, bai ETB1an bai ETB2an. Haren agerraldi esanguratsuenak Xabier Euzkitzeren 'Kalaka' programakoa eta Klaudio Landak aurkeztutako 'Ni Más Ni Menos' izan dira. Gainera 'e-Gaztea' irratsaioan eta euskal irratian ere parte hartzen ikusi zaio. Azken honetan Julian Beloki komunikatzailearen ´Jakinminez` programan ibili zen batez ere.

Modu berean, aktore bezela egin du lan baita ere, ' Vaya Semanita` eta 'Euskolegas` telesaioetako sketch ezberdinetan.

ETB1eko hainbat dokumentaletan ikusi izan dugu, horren adierazgarri 'Pausoka' ekoiztetxearen 'Sut & blai' saioa eta K2000 ekoiztetxearen 'Biluzik' dokumentala dira.

2013ko urritik 2014. urtearen lehen denboraldian, Adela Gonzalezen 'ETB hoy' programan ibili zen tertuliakide.


Estatu mailako telebistetako ibilbideaAldatu

2011ko abenduaren 8an eta 9an, Bilboko Euskalduna jauregian Telecincok ospatu zuen Gabonetako galako errealizazio laguntzailea izan zen. Horrela hasi ziren Ibon Pérezek estatu mailan egin dituen lanen ibilbidea.

Hurrengo urtean, 2012 . urteko urtarrilean, Cuatro kateko ´Uno para ganar` programako errealizazio laguntzailea izan zen. Maiatzean berriz, Bartzelonako La Fabrica de la Tele`produktoratik deitu zioten eta ´El Precio del Deseo]] pilotuko erredaktorea izan zen. Progama hori emititzeke dago oraindik baina litekeena da hurrengo hilabeteetan Telecincon ikustea.

El Gran DebateAldatu

´El Precio del Deseo`n lan egin ondoren, 2012ko ekainetik 2013ko urtarrilera bitartean, Telecincoko´El Gran Debate` saio famatuan ibili zen beharrean. Programa hau Jordi Gonzalez aurkezle katalaniarrak eta Sandra Barnedak aurkezten zuten eta Ibon Pérezek ikertzaile lanak eta kaleko erreportari lanak egin zituen bertan.

ArgitalpenakAldatu

Modu aktibo batean, Deia, Euskonews eta beste hainbat euskal komunikabideetan parte hartzen du artikuluak idazten.

Kanpo loturakAldatu