Teleberri
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Teleberria edo tele-egunkaria telebistako informazio saio nagusia da. Teleberriek informazioa ordenatuta eta antolatuta emititzen dute, albiste nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztuz teleikusleari atsegin egin nahian. Programa mota hauek gainontzeko saioak egituratzeko ardatza dira: denborak markatzen dituzte, goizetik arratsaldera pasatzeko marka uzten dute, edota arratsaldetik gauera. Kanalek beti zaindu dute saio hau. Teleberrietan oinarritzen da gizarteari eman nahi dioten irudia, enpresarekin azkar identifikatzen dena. Lerro ideologiko batekin lotzen da, baita negozio politika mota batekin, nolabaiteko profesionaltasunarekin, gaitasun teknikoarekin edo are zailagoa den zerbaitekin: gizarteari emaniko zerbitzuarekin.
Telebistaren informazio saioek asko zor diote irratiari, irratitik jasotzen baitzuten informazioa telebistako lehen informazio saioetako aurkezleek. Esaterako, Espainian 1952ko udako lehenbiziko teleberrietan aurkezleek irratiak esandakoak entzuten zituzten geroago aurkeztu egiteko. Hastapen haietan irudiak ez ziren inportanteak. Garrantzitsuena aurkezle ona edukitzea zen, albisteak irakurtzeko ahots ona zeukan berriemailea. Dena den, orduko esperientzia haiek agerian jarri zuten telebistaren gaitasuna informatzeko eta etorkizunean bideoak erakusteko. Eta denbora joan ahala, ikusi zen beharra zegoela albisteak ondo antolatzeko eta zenbait ordu zehatzetan irratian bezala eskaintzeko.
Espainiar estatuan hasieran, kamerak kalera atera zirenean gaurkotasuna grabatzeko, NO-DOren ereduari segitzen zaitzaion. Zinema egiteko kamerak erabiltzen ziren kaleko irudiak grabatzeko. Hortaz, telebistako informazio saioek zinema eta irratitik zuten nolabaiteko menpekotasuna. 1960ko hamarkadaren amaieran tele-egunkariek irudia aldatu zuten eta Europako ereduak elkarri kopiatzen hasi ziren. 70eko hamarkadaren amaieran agertu ziren lehenbiziko bideogailu portatilak, eta orduantxe sortu ziren ordu erdiko teleberriak, albisteak sailakturik zeramatzatenak. 1990eko hamarkadara arte Espainian ez ziren aireratzen ordubeteko teleberriak, Latinamerikan eta Estatu Batuetan jada egiten ziren bezala. 2020an, teknologia gauza berriak sartu dira teleberriak ikusgarriago egiteko, horietako bat Espainiako telebistan gauzatu dute 4k sisteman pantailak kontrolatzeko. Sistemak TDControl du izena.
Espainiako telebistan Telediario deritzon informazio saio nagusiak zenbait emanaldi ditu: astelehenetik igandera bitartean: goizeko 6:30etan, eguerdiko 15:00etan eta gaueko 21:00etan. Informazio saio horien atalak dira: estatala edo nazionala, nazioartekoa, soziala, kirolezkoa eta meteorologikoa. Audientziei dagokienez, bistan da telebista pribatuak aprobatu zituztenean politikariek arras aldatu zirela Espainiako Telebista publikoaren kaltetan. Telebistetako informazio saioen panorama erabat aldatu zen telebista pribatuak sortu zirenean, boterean zeuden alderdi nagusiek lizentziak emanda talde ekonomiko batzuei. Teleberrietan publizitatea sartzen hasi ziren, ordura arte praktika txarra zena. Eta horrela, egunkari horiak bezala, telebista horiak ere agertu ziren, non iritzia eta informazioa ez dira bereizten. Beste ondorio bat honakoa izan da: kirolei buruzko atala eta eguraldiari buruzkoa independizatu dira teleberri nagusitik publizitatea sartu ahal izateko atal bi horien hasiera baino lehen.
Editorea da Teleberri saioa antolatzen duen pertsona. Editorea errealizadorearekin koordinazio ona eraman behar du. Editoreak aukeratzen ditu titularrak eta atalak, eta arduradun nagusia bihurtzen da. Badira teleberriak, zeinetan 40 albiste biltzen direnik, notizia eta erreportaia gutxiago dituenik ere ohikoa izan arren. Minututegian, gaiak eta albiste edo erreportaia bakoitzaren iraupena jartzen ditu editoreak. Horrexek markatzen du linea editoriala eta ideologikoa albistegian. Lerro ideologiko nagusi horri erantsi beharko zaio albiste bakoitzak eduki duen karga ideologikoa. Hortaz, bi lerro ideologiko ager daitezke albistegi batean, eta batean edo bestean lerro ideologikoek ez dute zertan berdinak izan behar. Minututegian azken orduko informazio inportanteak ager daitezke bapatean. Horrelako kasuetan bada mekanika bat hiru aukera hartzen dituena Gabriel Perezek komentatzen duen bezala:
- Azken orduko albisteak hartu eta aurreikusitako batzuk kendu. Editoreak usnamen ona eduki behar du aukera hori burutzeko.
- Bapatean heltzen diren albisteak sartu aurreikusitako albisteen iraupena aldatzen. Hortaz, albiste batzuei denbora kentzen zaie berriak sartzeko.
- Aurreikusitako minututegia mantendu eta notizia berriak sartzeko luzatu saioa. Horrela, aldaketarik ez da egiten.