IKEA
IKEA suediar jatorriko herbeheretar enpresa bat da. Salneurri baxuko altzariak eta etxerako apaingarriak ekoizten ditu, hauek erosleek berek muntatu ohi dituztela kostua gutxitze aldera. Sektore honetako mundu osoko ekoizlerik handiena da. Enpresa diseinu garaikidearen ikurtzat jo ohi da, baita mundu mailako enpresa prestigiotsu eta berritzaileenetakotzat ere. Haren leloa Muntatu ezazu zerorrek da , make it yourself, ingelesez.
IKEA | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | marka erregistratua |
Industria | Txikizkaria, manufaktura eta diseinua |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Ekoizpena |
ready-to-assemble furniture (en) ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1943 |
Sortzailea |
Ingvar Kamprad (en) ![]() |
Sorrera lekua |
Älmhult (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
1943an Suedia hegoaldeko Småland probintziako Älmhult udalerrian Ingvar Kamprad (I.K.) enpresariak sortu zuen. Honek bere izen-deituren lehenbiziko I.K. hizkiei Elmtaryd bere baserriaren lehenengo hizkia eta Agunnaryd hezi zen herriaren izenaren lehenbiziko hizkiak gehitu zizkien, E.A, honela enpresaren izena sortu zuen, IKEA.
EgituraAldatu
Gaur egun, enpresa honetako egoitza nagusia Herbehereetako Leiden hirian dago, zerga gutxiago ordaintzeko[1]. 2011ko urrian, mundu osoko 39 herrialdetan 332 denda zituen. Haren katalogoan 12.000 salgai daude.
Euskal HerrianAldatu
Euskal Herrian gaur egun IKEA denda bi ditu Ikeak: Barakaldo udalerrian lehenengoa eta Hiriburu udalerrian bigarrena.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- IKEA enpresaren webgunea (Ingelesez) (eleanitza)