Etxetresna elektriko
Etxetresna elektrikoa eguneroko etxeko lanak burutzen laguntzen duten gailu elektrikoa da. Bai sukaldatzen nahiz garbiketan lagun dezakete, eta etxebizitzetaz gain erakundeen egoitzetan, industrietan, dendetan eta negozioetan ere erabili ohi dira. Geure eguneroko elikagaiak prestatzen laguntzen dizkiguten gailu edo tresnez gain, telebista, irrati eta ordenagailuak ere etxetresna elektrikoen multzoaren barnean daude, baina azken hauek azpimultzo edo linea ezberdin batean daude.
Etxetresna elektriko | |
---|---|
manufactured good (en) , gailua eta kontsumo-ondasun iraunkorra | |
Honen parte | everyday culture (en) |
Lineak
aldatuBetebeharraren arabera
aldatu- Linea marroia: telebistak, musika-erreproduzigailuak, bideo-erreproduzigailuak, DVD-erreproduzigailuak, Home Cinema, telefonia mugikorra, bideo-jokoak, ordenagailuak, argazki-makinak, bideo-kamerak eta inprimagailuak.
- Linea zuria: Ekonomikak, labeak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, izozkailuak, ke-erauzgailuak, lehorgailuak, berogailuak, ur-berogailuak eta aire girogailuak eta klimatizagailuak.
- Linea grisa: Informatikarekin zerikusia duten gailuak, batez ere ordenagailuak eta bere periferikoak (inprimagailua, sagua eta abar).
Neurriaren arabera
aldatu- Etxetresna elektriko handiak: garbigailuak, hozkailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, aire girotzea eta abar.
- Etxetresna elektriko txikiak: bizar-aitzurrak, ile-lehorgailuak, hortzetako eskuila elektrikoak, kafe-makinak, irabiagailuak, zukugailuak, xurgagailuak, haizagailuak, sukaldeko errobotak, kafe-errotak, Thermomixa eta abar.