Rafael Caldera
Rafael Antonio Caldera Rodríguez (San Felipe, 1916ko urtarrilaren 24a - Caracas, 2009ko abenduaren 24a) venezuelar politikari, abokatu eta idazlea izan zen. Errepublikako presidente birritan izan zen: 1969tik 1974ra eta 1994tik 1999ra.
Bizitza
aldatu1936an Ikasleen Batasun Nazionala (UNE), Venezuelako mugimendu sozial-kristauaren lehen talde egituratua, sortu zuen. 1941ean, diputatu hautatu zuten Yaracuy estatuan. Diputatuen Ganberaren presidente izan zen. 1947an aurkeztu zen lehenbizikoz Venezuelako lehendakaritzarako hautagai, hogeita bat urte zituela. Acción Democrática alderdiko (AD) Rómulo Gallegosek irabazi zituen hauteskunde haiek. Presidentegai izan zen 1958an eta 1963an ere, COPEI alderdiko idazkari nagusi zela, eta 1968an eskuratu zuen lehenbizikoz Venezuelako goi-agintaritza. 1974 arte egon zen karguan.
1983an, berriz aurkeztu zen, eta Jaime Lusinchik irabazi zion. 1992ko krisialdi politikoan, oposizioburu bihurtu zen. Hurrengo urtean jausi zen Carlos Andrés Pérez presidentearen gobernua, eta Calderak berriz aurkeztu zuen bere burua lehendakari izateko. Ez zuen, ordea, COPEIko hautagaia aukeratzeko barne-lehian parte hartu nahi izan, eta bota egin zuten alderditik. Convergencia Nacional koalizioaren babesarekin eskuratu zuen, bigarrengoz, Venezuelako lehendakaritza 1993ko abenduaren 5eko hauteskundeetan.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Caldera |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.