Horatio Herbert Kitchener
Horatio Herbert Kitchener, geroago Kitchenerreko 1. kondea (Ballylongford, Irlanda, 1850eko ekainaren 24a - itsasoan, Orkada uharteetan, 1916ko ekainaren 5a) ingeles militar eta politikaria izan zen.
Biografia Aldatu
Egipton, ingelesek eta egiptoarrek Sudanen zuten aginpidea al-Madhi-ren kontra berriro finkatu zuen, Omdurmango gudua (1898) irabazi eta Khartum konkistaturik. Hegoafrikako (1900-1902) gerra hasi zenean, lord Robertsen lekua hartu zuen armadaren buruzagitzan. Oso jokaera gogorra izan zuen. Geroztik Indian erregeorde eta gero berriro Egipton egon zen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Gerrako ministro izendatu zuten (1914). Britainia Handiko armadak berritik antolatu zituen.
Erreferentziak Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horatio Herbert Kitchener |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.