Bigarren Boer Gerra

Bigarren Boerren Gerra» orritik birbideratua)

Bigarren Boer Gerra (ingelesez: Second Boer War, afrikaansez: Tweede Vryheidsoorlog, hitzez hitz «Bigarren Askapen Gerra») edo Bigarren Anglo-boer Gerra 1899 eta 1902 artean hegoaldeko Afrikan izandako gatazka izan zen.

Bigarren Boer Gerra
Boer Gerrak
Boer talde bat Spion Kopeko guduan
Data1899ko urriaren 11-1902ko maiatzaren 31
LekuaHegoafrika, Swazilandia
EmaitzaBritainiarren garaipena
Vereenigingeko Ituna
Gudulariak
Hegoafrikar Errepublika
Orangeko Estatu Librea
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Kanada
 Australia
Buruzagiak
Paul Kruger
Piet Joubert
Louis Botha
Jan Smuts
Piet Cronje  (GP)
Koos de la Rey
Martinus Steyn
Christiaan de Wet
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Lord Milner
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Sir Redvers Buller
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Lord Kitchener
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Lord Roberts
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Sir John French
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Ian Hamilton
François-Louis Lessard
Walter Tunbridge
Indarra
200.000 soldadu 450.000 soldadu
Galerak
6.000-8.000 hildako
24.000 zibil hildako
6.000-7.000 hildako

Britaniarrek 1879an Zululandia menperatu zuten. Orduan, 1886an, urrea aurkitu zuten boerren lurraldean. Johannesburgen populazioa 100.000 biztanlera iritsi zen 1890eko hamarkadaren erdirako. Boerren errepublikak milaka atzerritar (uitlanders), bai txuri eta beltz, aurkitu zituen bere baitan. Boer andana, gainera, kinka ekonomiko larrian zegoen, eta soldata irabazleek (batik bat beltzek) sumintzen zituzten.

Uitlanders horiek ez zeukaten eskubide politikorik, eta, horien aldarrikapenean, matxinadak suertatu ziren. Erresuma Batuari laguntza eskatu ohi zitzaion. Meategien balio itzelak inperialista britaniarrak erakarri zituen ezinbestez. 1895ean, Leander Starr Jameson buru zuen talde bat boerren lurraldera sartu zen matxinada bat sortzeko eta britaniarren agintea eramateko. Boerren agintariek bortizki amaiarazita Jameson Raid izeneko matxinada horrek porrot egin bazuen ere, Lurmutur Hiriko gobernuaren babesa zeukan susmoa hartu zuen Paul Krugerrek.

Orduan, egoera ezegonkor horretaz baliatuta, Alemaniako kaiserrak Krueger zoriondu zuen, eta Transvaalen status quo-a mantentzearen alde jo zuen. Britaniarrek mehatxutzat hartu zuten hori, egungo Namibia alemaniarren menpe baitzegoen. Gainera, Alemaniako Weltpolitik -munduko politika- gero eta erasokorragoa zen. Munduan Alemaniaren pisua handitu nahi zuten, beste arlo askotan munduko potentzia zelakoan. Horretarako, lege Tirpitz (1897-1914 Itsas-armadaren ministroa) izenekoak martxan jarri zituzten. Horien bidez, itsas-armada izugarri armatu nahi izan zuten, Erresuma Batukoaren mailara kokatu arte. Honek Erresuma Batua Frantziaren aldeko aliantzara eraman zuen, Lehen Mundu Gerran leher egin zuen aliantza-sarerako aurrerapausoa eramanez.

Azkenean, 1899an gerra irekia piztu zen, Erresuma Batuak boerren errepubliketako 60.000 atzerritar zurientzat bozkatzeko eskubidea eskatu zuenean. Paul Krugerrek uko egiteaz gain, Errepublikako mugetatik armada erretiratzea eskatu zien.

Britainiarren prestakuntza hobea zen Bigarren Boer Gerra honetan. 1900rako, Pretoria, boerren azken hiri nagusia britaniarren esku zegoen. Oso igarpen baikorrak iragarri baziren ere, 1902 arte iraun zuen, zeren, boerren armada, baserritarrek osatu arren, oso ongi antolatuta zegoen, eta lurraldea ongi baino hobeki ezagutzen zuten.

Boerren gerrilla gisako borrokaren aurrean, britaniarren armada profesionalak bortizki jokatu zuen, konkistatuko lur guztia suntsituz. 1902rako, 26.000 boer hil ziren gaitzak zirela eta, edota kontzentrazio-esparruetan atxilotuta. Guztira 200.000 lagun baino gehiago sartu zituzten kontzentrazio-esparru horietan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Hegoafrikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.