Hipólito Yrigoyen

Hipolito Yrigoyen» orritik birbideratua)

Juan Hipólito del Sagrado Corazón de Jesús Yrigoyen Alem (Buenos Aires, 1852ko uztailaren 12a - Buenos Aires, 1933ko uztailaren 3a) euskal jatorriko argentinar politikaria izan zen. 1916-1922 eta 1928-1930 bitartean Argentinako presidentea izan zen[1].

Hipólito Yrigoyen


Argentinako presidentea

1928ko urriaren 12a - 1930eko irailaren 6a
Marcelo Torcuato de Alvear (en) Itzuli - José Félix Uriburu

Argentinako presidentea

1916ko urriaren 12a - 1922ko urriaren 12a
Victorino de la Plaza (en) Itzuli - Marcelo Torcuato de Alvear (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1852ko uztailaren 12a
Herrialdea Argentina
BizilekuaBuenos Aires
HeriotzaBuenos Aires1936ko uztailaren 3a (83 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of the Fallen in the Revolution of 1890 (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta autorea
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Radical Civic Union (en) Itzuli

Find a Grave: 7013443 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Buenos Airesko klase ertain-baxuko familia batean jaio zen. Martin Yrigoyen, saratarrak eta Marcelina Alem argentinarrak izan zituzten zortzi seme-alabetatik hirugarrena izan zen[1]. Euskal jatorriko haur askok bezala, fraide betharramdarrek (aita baionesek) Buenos Airesen zuten San Jose kolegioan ikasi zuen. Ondoren abokatu ikasketak egin zituen. Leandro Alem osabaren eskutik, Alderdi Autonomistan sartu zen. 1878an probintziako diputatu aukeratu zuten Alderdi Errepublikanoarekin[2].

1881ean historia irakasle hasi zen lanean; 24 urtez jardun zuen lanbide horretan, eta irabazten zuen soldata Haur txiroen Etxe eta Eritegia-ri ematen zion. Horrezaz gainera, 1880ko hamarkadan abelazkuntzan hasi zen. Dirurik ez zuenez, lursailak errentan hartu edo kredituan erosten zituen. Estancia horietan abelgorriak gizendu eta Gastón Sansinenari, Argentinako lehenbiziko hotz ganberaren jabeari, saltzen zizkion. Era horretan, dirutza handia egin zuen[2].

Garai hartan ezagutu zuen Karl Kraus filosofoaren obrak eragin erabakiorra izan zuen haren pentsaera aurrerazalean[1]. Porrot egin zuen 1890eko iraultzan parte hartu zuen, eta Leandro Alemek sortutako Herritar Batasun Erradikalean (Unión Cívica Radical) sartu zen[2]. 1893ko iraultza erradikalaren buruetako bat izan zen. Altxamenduak huts egin ondoren, Montevideora deportatu zuten, baina luze gabe Argentinara itzuli zen. Leandro Alemen heriotzaren ostean (1896), Herritar Batasun Erradikalaren buru bilakatu zen.

Orduan Argentinan indarrean zegoen hauteskunde sistemak agintarien azpijokoak eta gehiegikeriak ahalbidetzen zituen. Hori zela eta, erradikalen iritziz, abstentzioa eta borroka armatua ziren agintera iristeko bide bakarrak. Azkenik, 1912an, Roque Sáenz Peña presidenteak gizonezkoen bozkatze unibertsal, derrigorrezkoa eta sekretua onartu zuen. Berme horrekin, Herritar Batasun Erradikalak hauteskundeetan berriro parte hartzea erabaki zuen[3]

Yrigoyen alde handiz nagusitu zen 1916ko hauteskundeetan, eta Argentinako presidente bilakatu zen. 1922koak Marcelo de Alvear alderdikideak irabazi zituen. Eta 1928koetan, 77 urte zituela, bigarren aldiz presidente hautatu zuten. Baina, bi urte geroago, José Félix Uriburuk zuzendutako estatu kolpeak kargutik kendu zuen[2].

1930eko estatu kolpearen ostean, Belgrano kostazainean sartu zuten. 1932an libre gelditu eta Buenos Airesera itzuli zen. Hiri horretan hil zen, 1933ko uztailaren 3an[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Hipolito Yrigoyen Argentinako lehendakari ohiari buruz liburua aurkeztu dute Itsasun. info.kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-11).
  2. a b c d e Estornés Lasa, Mariano. Hipólito Irigoyen Alem. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2015-08-11).
  3. Hipólito Yrigoyen. biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipólito Yrigoyen  

Kanpo estekak aldatu