L'Heptaméron

Heptameron» orritik birbideratua)

L'Heptaméron Margarita Nafarroakoak idatzitako ipuin-bilduma da, 72 ipuinez osatua. 1559an argitaratu zen, egilea hil ondoren.

L'Heptaméron
MargaretNavarreHeptameron.jpg
1880ko edizioa
Datuak
Idazlea Margarita Angulemakoa
Argitaratze-data 1558 (egutegi gregorianoa)
Generoa Ipuin-bilduma
Jatorrizko izenburua L'Heptaméron
Hizkuntza Frantses
Herrialdea  Frantzia
Euskaraz
Izenburua Heptameron

Margarita Angulemakoa Boccacciok Il Deccameronen erabilitakoaren antzeko eraketaz baliatu zen: Pirinio aldean euri-erauntsiek gaztelu batean zazpi egun irten gabe egotera beharturiko bost zaldunek eta beste hainbeste damak zenbait kondaira kontatzen diote elkarri. Aitoren seme, apaiz, dama gazte eta emakume ezkonduen gorabeherak biltzen dituzte kontakizunok. Errealismoz eta molde satirikoan trataturik daude. Ipuinen ondorengo iruzkinetan egileak amodioaren teoria platonikoa azaltzen du, zenbait gogamen moralekin batera.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu