Booktegi euskarazko mota guztietako liburuak eskaintzen dituen plataforma digitala da. Bertan, autoreek dohainik kaleratu ditzakete euren euskarazko obrak, betiere webgunearen baldintzak betez gero. Irakurleek lan horiek dohainik deskargatzeko aukera dute. Egitasmoaren helburu nagusia euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea da.

LiburuakAldatu

Booktegik liburu eta testu ugari irakurtzeko aukera eskaintzen du. Web orrialdean sartuz gero, irakurleak hainbat genero aurkituko ditu, hala nola saiakerak, fikzioa, poesia, gazte literatura eta beste asko.

AudioakAldatu

Audioen saila liburuena bezain aberatsa dela esan genezake; izan ere, audio-liburu horiek hainbat generotan sailkatu egiten direlako, esaterako, poesia, gazte-literatura, ingeleses, drama, musika eta fikzioa topa ditzakegu. Aukera ona da liburuak irakurtzeko denborarik ez dutenentzako, trenean, autobusean edota kaletik oinez doazen heinean kaskoak jarri eta liburuan murgilduta ibil daitezkeelako. Audio-liburu horiek MP3-an deskargatzeko aukera ematen digu plataformak.

ElkarrizketakAldatu

Atal  honetan, autore desberdinek beren liburuen gainean hitz egiten dute. 10-20 minutuko bideotan, hasieran bakoitzaren biografia txiki bat azaltzen dute idazleen beren burua azaltzeko: izen-abizenak, nongoa den, zein ikasketa dituen, labidea, zein izan diren bere publikazioak… Autoreak lehen plano batean agertzen dira, eta elkarrizketatzailea planotik kanpo dago. Hori dela eta, autoreak bakarrik hitz egiten du, eta galderak gardenki gisa agertzen dira pantailan.

ElkarrizKateaAldatu

Bi autoreren arteko elkarrizketak ditugu: batek elkarrizketatzaile rola hartzen du, eta orduerditik ordubeteraino luza daitezkeen elkarrizketa literarioak egiten dituzte bien artean. Elkarrizketa atalarekin alderatuz gero, kasu honetan solasaldiaren ardatza ez da elkarrizketatzailearen obra, autorearen beraren bizitza, hausnarketa-literarioa, eta idazle ofizialari buruzko gogoetak baizik.

Saio bereziakAldatu

Atal honetan ere ikus-entzunezko edukiak argitaratzen dira. Denetik aurki dezkegu: hitzaldiak, solasaldiak, filmen eta nobelen trailerrak, abestiak, tertulia literarioak, liburu kontaketak, obren aurkezpen ofizialak, Booktegiko emanaldi literarioak…

EgileakAldatu

Atal honetan zenbait lanen egileak azaltzen dira, eta horien ibilbide artistikoaren berri ematen zaigu. Haien biografiaren inguruan oinarrizko datuak baino ez ditu ematen, hots, jaiotza-data eta jaioterria; izan ere, garrantzia euren lanei ematen die. Horietako batzuk ikusgai ditugu web-orrian, beste batzuk, aldiz, esteka baten bidez ikusi ditzakegu. Egile batzuen ikus-entzunezko edukiak ere ikusi daitezke egilearen argazkian klik egin ezkero.

GomendioakAldatu

Euskal literaturan, zinemagintzan eta abarrean ezagunak diren hainbat pertsonairen gomendioak daude atal honetan. Aipatzekoa da baita ere; batetik, gomendio guztiak ez daudela kulturari hertsiak, esaterako Itxaro Bordak Aimar Olaizola pilotaria “gomendatzen” du, bere lehiakortasuna goraipatuz eta inoiz etsitzen ez dela esanez. Eta, bigarrenez, liburuen kasuan bereziki, euskal kulturako nobelak eta poema liburuak gomendatzen dituzte.

EguzkiloreAldatu

Eguzkilore atalak euskarazko ipuinak erraz, azkar eta modu aberasgarrian lortzeko modua eskaintzen du. Ipuin bakoitzean, parte hartzaileak nortzuk izan diren adierazten da: irakurketa nork egin duen (Oihana Maritorena), marrazkiak nork sortu dituen (Irrimarra Ilustrazioak), testua norena den (Fito Rodrigez eta Josu Zabaleta), diseinuaz zein arduratu den (Eneko Etxandia) eta bideoak noren ardurapean egin diren (Aritz Branton).

HistoriaAldatu

Proeiktua 2017an sortu zen, nolabait, bi gabeziei aurre egiteko: liburu elektronikoaren erabilera eskasari eta liburu on askok plazaratzeko duten arazoak modu batez gainditzeko. Proposamena aurrera doa eta, esaterako, 2020ko ekainean plataformak 291.532 bisita zituen eta 173.888 deskargak.

Liburuak sarekatzeko baldintzakAldatu

Sarekatzen diren liburuak baldintzak batzuk bete behar dituzte:

  • Euskaraz egon behar dira.
  • Kalitatezko lanak izatea.
  • Interesa edukitzea.
  • Inori minik ez egitea. Ez dira liburu arrazistak, matxistak eta horrelakoak onartzen.

HelbideaAldatu

Booktegi

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu