Nafar Ateneoa
Nafar Ateneoa Nafarroa Garaiko kultur elkartea da (gaztelaniaz, Ateneo Navarro). Estatutuetan jasota duen bezala, “kultura sustatu eta zabaldu nahi du bere agerpenetan”. 2021an bazkideak seiehun baino gehiago ziren. [1]
Nafar Ateneoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kultur elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1932 1985 |
webgune ofiziala |
Ateneoko Lehendakaritza eta Batzordea bazkideen artean eratzen dituzte. Hamahiru lagunek osatzen dute Batzordea, eta, interesik gabe, urtean berrehun bat jarduera antolatzen dituzte kulturaren hainbat arlotan. Guztira, 10.000 pertsona inguru parte hartzen dute. Gaur egun, Literatura, Giza Zientziak, Arte Plastikoak, Musika, Euskara, Zientzia, Zinematografia,[2] Bidaia kulturalak eta Gazteriaren Sustapena dira Batzordeak egituratzen dituen arloak.[3][4]
HelburuakAldatu
Kultura plurala, librea, Nafarroan gertatzen denari lotua sustatu nahi dute, baina baita, beti, unibertsalari ere. Pertsonei beren bizitza zabaltzen eta aberasten, beren burua eta bizi diren mundua hobeto ulertzen laguntzen dien kultura.
Gizartearentzat lan egiten dute, publiko orokorrarentzat. Interesa duen edonorentzat antolatzen dituzte Jarduerak, gizarte osoarentzat, ez bazkideei bakarrik. Gero eta indar handiagoz ari dira lankidetzan beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin. Hilero, jarduera programatuak bazkideei postaz bidaltzen zaien buletin batean zehazten dira, baina, era berean, PDF formatuan eta sare sozialetan zabaltzen dira Foru Komunitateko kultur etxeen eta interesa duten pertsona guztien artean, bazkide izan ala ez.[5]
HistoriaAldatu
Errepublika garaian sortu bazen ere, Nafar Ateneoa 1985ean hasi zen bere oraingo ibilbidean. Baina aurreko mendeko hogeita hamarreko hamarkadan etapa aktiboa izan zuen. Hasierako ekitaldia, 1932ko azaroan, "Esmaltes" hitzaldia izan zen, Victoriano Juaristi (Donostia, 1880 — Iruñea, 1949) lehen presidenteak emana . kultura errenazista handiko gizona izan zen bere interes eta jardueretan, lanbidez medikua izan baitzen, baina baita idazlea, pintorea, eskultorea, esmaltatzailea eta musikaria ere. 1936ko uztaileko altxamendu militarrak uztailaren 19an bertan amaitu zuen garai ateneistikoa. Gazteluko Plazako egoitza itxi eta bertako liburutegi baliotsua desegin zuten.
Franko jhil eta gero Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa berriak sorrerako saioa egin zuen 1985eko martxoan. Bere lehen presidenteak, Mariano Carlonek, errepublikaren garaia ekarri zuen gogora. Eta estatutu berrien lehen artikuluak dio “Asociación Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa elkarteak izen bereko lehen elkartearen espirituan jarraitu nahi du”, 1932an eratu zenari aipamena eginez.
Hauek izan dira Ateneoko lehendakariak:
- 1985 – 1991 Mariano Carlón Maqueda
- 1991 – 1997 Vicente Madoz Jáuregui
- 1997 – 2000 José Luis Martín Nogales
- 2000 – 2006 Emilio Echavarren Urtasun
- 2006 – 2012 Celina Compains Iribarren
- 2012 – 2015 Jesús Mª Arlabán Mateos
- 2015 – 2021 Javier Torrens Alzu
- 2021 – Pedro Salaberri
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Ateneo Navarro. 2020-08-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ Erredakzioa. (2022-04-29). «Maiatzeko egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ Legarreta Etxezarreta, Maitane. (2022-01-10). «Nafar Ateneoa Poesia Sariaren seigarren edizioa martxan» Gaztezulo (gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ «Lierni Azkargortak irabazi du Nafar Ateneoaren poesia saria - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- ↑ Atenea. (2021-12-18). Oinarriak: “Nafar Ateneoa” poesia saria VI. edizioa. (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- ateneonavarro.com webgune ofiziala
- Gizateriaren lau iraultza handiak 09 02 2022. Jose Ramon Etxebarriarekin zientzia-hitzaldi zikloa. Ateneo Navarro - UEU- Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- Gnomona, historiako 1. Neurgailu zientifikoa 09 03 2022. Jose Ramon Etxebarriarekin zientzia-hitzaldi zikloa. Ateneo Navarro - UEU- Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- Argiaren enigma 06 04 2022. Jose Ramon Etxebarriarekin zientzia hitzaldi-zikloa. Ateneo Navarro - UEU- Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
- Denbora, naturaren arima 11 05 2022. Jose Ramon Etxebarriarekin zientzia hitzaldi-zikloa. Ateneo Navarro - UEU- Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).