Igeldoko harria
Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin Donostiako Trinitate enparantzan eta Aste Nagusiaren baitan ospatzen den harrijasotze proba da.
Igeldoko harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Sorrera | 1993 |
Eremua | ![]() |
Tokia | Donostia |
Lana | 5 minutuko lana |
Errekorra | 20 jasoaldi ("Urra", 2024) |
Garaipen gehien | J.J. Unanue "Goenatxo II" (11) |
Txapelduna | Igeldoko harrian: Mikel Lopetegi "Urra" (2024) Uliako harrian: Ainitze Zumeta (2024) |
Lana
aldatuBost minutuko txanda bakar batean altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du.
Historia
aldatu1990 urtean Donostiako Aste Nagusian Igeldoko 174 kg-ko harri batekin lehiatu ziren Goenatxo I.a, Goenatxo II.a eta Gibitegi. Lehenengoak lau jasoaldi eman ziizkion, bigarrenak bi[1]. Lehiaketa honek ez zuen ordea jarraipenik izan. Bi urte beranduago harri txikiago batekin egin zen froga, eta hau da jarraipena izan duen lehia.
1993-2003 urte bitartean Juan Jose Unanue "Goenatxo II" izan zen irabazle. 2004-2011 urte bitartean, berriz, Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" izan zen nagusi. Harria gordeta egoten da urtean zehar eta beraz harrijasotzaileek ez dute aukerarik aurrez harriarekin saioak egiteko.
2024an Mikel Lopetegik errekorra ezarri zuen 20 jasoaldi eginez.[2]
Palmaresa
aldatuUrtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
1992 | Luis Mari Telleria | 12 |
1993 | "Goenatxo II" | ? |
1994 | "Goenatxo II" | ? |
1995 | "Goenatxo II" | ? |
1996 | "Goenatxo II" | ? |
1997 | "Goenatxo II" | ? |
1998 | "Goenatxo II" | 15 |
1999 | "Goenatxo II" | 18 |
2000 | "Goenatxo II" | 17 |
2001 | "Goenatxo II" | 17 |
2002 | "Goenatxo II" | 19 |
2003 | "Goenatxo II" | 16 |
2004 | "Izeta II" | 16 |
2005 | "Izeta II" | 14 |
2006 | "Izeta II" | 17 |
2007 | "Izeta II" | 13 |
2008 | "Izeta II" | 15 |
2009 | "Izeta II" | 17 |
2010 | "Izeta II" | 16 |
2011 | "Izeta II" | 16 |
2012 | "Izeta II" | 15 |
2013[3] | Aimar Irigoien | 18 |
2014[4] | Jokin Eizmendi | 14 |
2015[5] | Jokin Eizmendi | 12 |
2016[6] | Jokin Eizmendi | 15 |
2017[7] | Jokin Eizmendi | 16 |
2018[8] | Mikel Lopetegi "Urra" | 14 |
2019[9] | Jokin Eizmendi | 15 |
2020[10] | Jokin Eizmendi | 14 |
2021[11] | Jokin Eizmendi | 17 |
2022[12] | Mikel Lopetegi "Urra" | 17 |
2023[13] | Mikel Lopetegi "Urra" | 18 |
2024[2] | Mikel Lopetegi "Urra" | 20 (R) |
Garaipenak
aldatuHarrijasotzailea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Juan Jose Unanue "Goenatxo II" | 11 | 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 |
Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" | 9 | 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 |
Jokin Eizmendi | 7 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021 |
Mikel Lopetegi "Urra" | 4 | 2018, 2022, 2023, 2024 |
Aimar Irigoien | 1 | 2013 |
Emakumezkoen Txapelketa: Uliako harria
aldatuIgeldoko harriarekin batera, emakumezkoek Uliako harria altxatzen dute 2022. urtetik aurrera.
Urtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
2022[14] | Karmele Gisasola "Zelai III" | 16 |
2023[15] | Ainitze Zumeta | 17 |
2024[16] | Ainitze Zumeta | 21 (R) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Andonegi, Iker. (2024-08-22). «Mikel Lopetegi, 'Urra': “Batir el récord de la Igeldoko Harria ha sido un sueño cumplido”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
- ↑ «Aimar Irigoienek irabazi du Igeldoko Harriaren lehia» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aste Nagusia 2014: la Igeldoko Harria para Jokin Eizmendi. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ 2015eko Aste Nagusia: Jokin Eizmendi garaile Igeldoko Harrian. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-08-13). «Eizmendi izan da berriro ere onena Igeldo Harriarekin» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ «Jokin Eizmendi, Igeldoko Harria probako txapeldun» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ «Urra izan da garaile Igeldoko Harrian» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa» Urola Kostako Hitza 2019-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ Eus, Ehkirola. Jokin Eizmendik irabazi du aurtengo Igeldoko Harria Txapelketa | EHK. (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ eus, ehkirola. (2021-08-17). «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko harria» EHK (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ Hitza, Urola Kostako. (2022-08-14). «Urrak irabazi du Igeldoko Harria» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-08-15). «Zumeta eta 'Urra', Uliako Harrian eta Igeldoko Harrian garaile» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-08-14). «Karmele Gisasolak irabazi du Uliako Harria, eta Mikel Lopetegik Igeldokoa» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
- ↑ «2023ko Aste Nagusia: Ainitze Zumetak lehia bizian irabazi du Uliako Harrian» astenagusia.donostiakultura.eus 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G. (2024-08-18). «Doble récord con las piedras de Igeldo y de Ulia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).