Idoia Etxeberria Ikutza
Idoia Etxeberria Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1992ko urriaren 7a) harri-jasotzailea da. 2010, 2014 eta 2018ko Euskadiko harri-jasotze txapelketak bereganatu zituen.
Idoia Etxeberria Ikutza | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1992ko urriaren 7a (31 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Txapelketez gain 2011n 140 kiloko harria altxa zuen lehen emakumea izan zen. Ondorenera, bizkarrezurreko jaiotzetiko lesio baten erruz urtebetez harriak jasotzeari utzita egon ondoren,[1] 2012an, harri-jasotzeari berriz helduta, 150 kilotara igo zuen emakumezkoen harri handien errekorra. 2016an errekor hau 164,4kg-tan ezarri zuen. Beste hainbat errekorren hartean, esku bakarrarekin inoiz emakume batek altxa duen harririk handienaren errekorra ere berea du, 2016an Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan 118kg altxata. 2018 erdialdean, arazo fisikoak tarteko, harri-jasotze mundua uztea erabaki zuen.
Lorpenak
aldatu- Euskal Herriko harri-jasotze txapelketa (3): 2010, 2014, 2018[2]
- 2009an, 120kg-ko errektangularrari 4 jasoaldi 5 minutuan.
- 2010eko martxoaren 27an, 100kg-ko kubikoari 2 jasoaldi 5 minutuan.
- 2010eko irailaren 26an, 138,5kg-ko errektangularrari 5 jasoaldi 5 minutuan.
- 2011ko martxoaren 13an, 140kg-ko errektangularrari 2 jasoaldi 5minutuan.
- 2012ko urriaren 20an, 150kg-ko errektangularrari 4 jasoaldi 5 minutuan
- 2016ko ekainean, 163,4kg-ko errektangularrari 2 jasoaldi. (egungo errekorra)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Idoia Etxeberria: “Harria jaialdian errekorra egiteko gonbita atsegin handiz hartu nuen”», Urola Kostako Hitza, 2012-10-17.
- ↑ (Gaztelaniaz) Idoia conserva la txapela, noticiasdegipuzkoa.com, 2014-08-11.