Ireki menu nagusia

Juan Jose Unanue

Azkoitiako harri-jasotzailea

Juan Jose Unanue Aranbarri, ezizenez Goenatxo II.a (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959[1]ko urriaren 14a) gipuzkoar harri-jasotzaile bat da, historian izan den handienetakoa. 11 aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, beste inork baino gehiago. Bere anaia Jesus Mari "Goenatxo I.a"-ren erreleboa hartu zuen.

Juan Jose Unanue
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1959ko urriaren  14a (59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak harri-jasotzailea

BiografiaAldatu

1979an Harrijasotzaile gazteen txapelketa irabazi zuen eta 1987an Euskadiko Arrijasotzaileen Txapelketa Nagusia deitu zen lehiaketa. 1988an Iñaki Perurenaren errekorrak hautsi zituen 125 eta 212 kiloko harriekin eta 1989an "Endañetaren" marka hautsi zuen Aian 162'5 kiloko kubikoarekin[2].

1991etik aurrera lehiakiderik ez zuen izan harri handietan. Euskadiko Txapelketa 11 urtetan jarraian irabazi zuen eta Igeldoko harri ezaguna ere beste 11 aldiz jarraian irabazi zuen. 19 jasoaldirekin Igelgoko harriaren errekorra egin zuen 2002 urtean, oraindik gainditu ez dena. Albitzuri Haundiaren errekorra ere berea da oraindik 15 jasoaldirekin (1996an).

LorpenakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   «Goenatxo II.a: “Lan honetarako urte askotako esperientzia eduki behar da”» urolakosta.hitza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11 .
  2.   «UNANUE ARANBARRI, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11 .