Santos Iriarte

gipuzkoar harrijasotzailea

Santos Iriarte, ezizenez Errekartetxo (Azpeitia, 1913 - ????) gipuzkoar harrijasotzaile bat izan zen[1].

Santos Iriarte
DamasaAgirregabiriaandErrekartetxo.jpg
Bizitza
Jaiotza 1913, 1913 (106/107 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak harri-jasotzailea

Kirol ibilbideaAldatu

1936ko Lasturko jaietan Damasa Agirregabiriarekin batera harriak altxatzen aritu zen eta Indalezio Ojangurenek argazkia atera zien[2]. 1940ko hamarkadan harri-jasotzaile ospetsuenetarikoa izan zen. Santosek, 14, 15 eta 16 arrobatako harri kubikoarekin jardun zuen nagusiki. 1947ko azaroaren 30ean Albitzuri Haundi harria altxatu zuen Amezketan[3]. Harri baldar hau jasotzen lehen harri-jasotzailea izan zen. 1951 urtean bost altxaldi eman zizkion 10 minututan.

Entrenatzeko erabiltzen zuen harri baldarrari "Errekartetxo harria" izena eman zitzaion. Bera baino ez zen gai harri hori altxatzeko.

ErreferentziakAldatu

  1. XX. mendean, 11 harri-jasotzaile. Harri-jasotzaileak: harria baino gogorragoak. Irazu, Ainhoa. Euskonews.com (Euskaraz)
  2. (Euskaraz) Izeta, Jon Artano (2007-03-04) «Emakumeak plazara salto egin zuenekoa» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-11-14.
  3. (Euskaraz) «Albitzuri Haundia eta Antziko Harri, Aimar Irigoienen hurrengo erronkak» uztarria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-14.