Gorostidi harria
Gorostidi harria 185 kiloko harri zilindriko zaharra da, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak esku bakar batez 1982ko maiatzaren 9an Tolosako Beotibar pilotalekuan altxatu zuena, berak 77 kiloko pisua baino ez zuelarik. Geroztik bere izena darama eta Adunako bere etxean dago.
Gorostidi harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Adunako Muskil Elkartea |
Sorrera | 1993 |
Eremua | ![]() |
Tokia | Aduna |
Lana | 5 harriri bina jasoaldi |
Errekorra | 1'38" (2024, J. Eizmendi) |
Garaipen gehien | Aimar Irigoien (10) |
Txapelduna | Jokin Eizmendi (2024) |
Txapelketa
aldatu2007tik aurrera Gorostidi Harria txapelketa antolatzen da. Gaur egun bost harriri bi jasoaldi egiten zaizkio eta denbora laburrena erabiltzen duenak irabazten du txapeleta. Ondoren Gorostidi harria bera altxatzeko erronka izaten da, 100 kilotik beherako harrijasotzaileak esku bakarrarekin altxatu behar duena[1].
2009an Aimar Irigoien eta "Ostolaza II.a" aurkeztu ziren Gorostidi harria altxatzeko asmoz. Beroketak egin ondoren Ostolazaren lehen altxaldian harria erori eta hautsi egin zen. Bertan behera gelditu zen txapelketa[2].
2025eko maiatzaren 18an, urteroko sariketaren ordez omenaldi bat egin zioten lau hilabete lehenago zendu zen Iñaki Gorostidiri, Adunako udalak eta Muxkil kultur elkarteak antolaturik. Ekitaldian lehiaketako azken edizioetan parte hartu zuten harri-eskolako guztietako harri-jasotzaile gehientsuenek parte hartu zuten beren harriekin, lehiaketan eta Gorostidik marka-saiakeretan erabilitakoak inguruan zituztela. Horiez gain, aizkolariak, boxeolariak eta bertsolariak ere izan ziren ekitaldian. [3][4]
Palmaresa
aldatuUrtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
2007 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2008 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2009 | bertan behera | |
2010 | "Ostolaza II" | Aimar Irigoien |
2011 | Aimar Irigoien | Unai Belloso |
2012 | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2013 | Aimar Irigoien | "Ostolaza II" |
2014[5] | "Ostolaza II" | Iban Ugartemendia |
2015[6] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2016[7] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2017[1] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2018[8] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2019[9] | Aimar Irigoien | Jokin Eizmendi |
2020- 2021 |
ez zen jokatu | |
2022[10] | Jokin Eizmendi | Aimar Irigoien |
2023[11] | Jokin Eizmendi | Paulo Azpiazu |
2024[12] | Jokin Eizmendi | "Urra" |
2025 | Iñaki Gorostidiri omenaldia |
Garaipenak
aldatuHarrijasotzailea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Aimar Irigoien | 10 | 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 |
Jokin Eizmendi | 3 | 2022, 2023, 2024 |
Joseba "Ostolaza II" | 2 | 2010, 2014 |
Erreferentzia
aldatu- ↑ a b «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Gorostidi harria se rompió en el primer intento de Ostolaza» El Diario Vasco 2009-06-23 (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ «Desafioa, 2025-05-14 - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-05-18).
- ↑ «Omenaldi beroa eskaini zioten Iñaki Gorostidi zenari - Aduna» Aiurri.eus (kontsulta data: 2025-05-20).
- ↑ «Joseba Ostolaza nagusi Gorostidi Harria txapelketan» https://ataria.eus (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ «Adunako Gorostidi Harria Saria irabazi du Aimar Irigoienek» urolakosta.hitza.eus (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ «Aimar Irigoien txapeldun Gorostidi harriaren X. txapelketan» https://ataria.eus (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ «Aimar Irigoien garaile Gorostidi Harria Txapelketan» https://ataria.eus (kontsulta data: 2018-11-16).
- ↑ «Jokin Eizmendik bigarren egin du XIII. Gorostidi Harriaren txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2019-07-27).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-04-24). «Otañoren sasoiak dema eta Arria V.aren apustu gogoak eraman zituen Azpeititik» GARA (kontsulta data: 2022-04-25).
- ↑ «Jokin Eizmendi izan da txapeldun, XV. Gorostidi Harria Txapelketan - Aduna» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2023-04-24).
- ↑ «Jokin Eizmendi izan da txapeldun, XVI. Gorostidi Harria Txapelketan - Aduna» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2024-05-07).