Harri-jasotze

Harri-jasotzailea» orritik birbideratua)

Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.

Inaxio Perurena harria jasotzeko prestatzen; bere atzean Iñaki Perurena aita.
Harri-jasotzailea Atotxako futbol zelaian (1920).
Harri-jasotzailea.

Txapelketak Aldatu

Harri handien txapelketa Aldatu

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa urtero jokatzen da[2]. Modalitate honetan hurrengo harriak erabiltzen dira:

  • Zilindroa: 200 edo 175 kilo
  • Laukizuzena: 175 edo 200 kilo
  • Kuboa: 150 kilo
  • Biribila: 125 kilo

Harri txikien txapelketa Aldatu

Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa urtero jokatzen da. Honako harri hauek erabiltzen dira[3]:

  • Zilindrikoa: 125 kilo
  • Laukizuzena: 125 kilo
  • Kuboa: 112,5 kilo
  • Biribila: 100 kilo

Harri irregularren txapelketak Aldatu

Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta hauekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:

Arautegi orokorra Aldatu

  • Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
  • Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.

Markak Aldatu

Gizonezkoak Aldatu

  • Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
  • Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.

Emakumezkoak Aldatu

  • Idoia Etxeberria, 163`4 kiloko harri errektangularra
  • Lucia Orbe, 100 kiloko bola (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 100 kiloko zilindro zaharra (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 112`5 kiloko zilindro zaharra, bueltan (bi jasoaldi hiru minutuko txanda bakarrean)
  • Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri errektangularrari jasoaldi bat eta 100 kiloko kabiladun zilindro zaharrari jasoaldi bi, bost minutuko txanda bakarrean.

Harri jasotzaile ezagunak Aldatu

Erreferentziak Aldatu

  1. a b Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 401 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  3. «Euskal Herriko harri txikien txapela seigarren urtez jantzi du Aimar Irigoienek Labaienen» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  4. a b (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  5. «Albizuri Handi harria: biharkoa ez da azkeneko aldia izango plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  6. «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).

Ikus, gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu