Gustave Courbet

margolari frantziarra

Jean Désiré Gustave Courbet (Ornans, Doubs, 1819ko ekainaren 10aLa Tour-de-Peilz, Vaud, 1877ko abenduaren 31) frantziar margolaria izan zen, XIX. mendeko mugimendu errealistako buruetakoa. Errealismoaren bidez, Théodore Géricault eta Eugène Delacroix margolarien gisako mugimendu erromantikoa eta Barbizongo eskola eta inpresionismoa lotu ziren. Garaiko politikarekiko engaiamendua erakutsi zuen Coubertek, eta 1871ko Parisko Komunean parte hartu zuen.

Gustave Courbet

Bizitza
JaiotzaOrnans (en) Itzuli1819ko ekainaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Tour-de-Peilz1877ko abenduaren 31 (58 urte)
Hobiratze lekuaCimetière Communal d'Ornans (en) Itzuli
Heriotza modua: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Suisse (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles-Antoine Flajoulot
Charles de Steuben (en) Itzuli
Nicolas-Auguste Hesse (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, Communarda, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris eta Ornans
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakKatsushika Hokusai, Caravaggio, Peter Paul Rubens, Rembrandt, Diego Velázquez eta Francisco de Zurbarán
KidetzaCommune Council (en) Itzuli
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoaerretratua
animal painting (en) Itzuli
genero-margolana
paisaia margolaritza
biluzia
izadi hila

Musicbrainz: b9148b6e-13a8-4945-95e8-b8318981ea01 Discogs: 2241937 Find a Grave: 11875550 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Gaztetan sorterriko ikuspegiak margotu zituen. 1840an Parisa aldatu zen, eta zuzenbide ikasketak egiteko asmoa zuen arren, Louvreko maisuen obrak ikertzen hasi zen bete-betean. XVI. eta XVII. mendeetako espainiar, flandriar, veneziar eta holandar margolarien obrak kopiatuz ikasi zuen teknika. 1844an onartu zioten Pariseko Erakusketa Ofizialean lehen obra, Autoportrait au chien noir. Erakusketa horretan parte hartu zuen orobat 1845 eta 1846. urteetan, baina hasierako obra haiek erromantizismoaren kutsu nabarmena zutela azpimarratu beharra dago.

Errealismorako joera eta zaletasuna 1848-1857 bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, Proudhon filosofo anarkistaren ideiak, zeinak artearen balio soziala ilustratzeko Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obra errealista nagusiak Ilunabarra Ornansen (1848-49, Lilleko museoa), Ehorzketa Ornansen (1850, Louvre, Paris) eta Flageyko nekazariak azokatik itzuleran (1850, Besançongo museoa) dira, 1848-1850 bitartekoak guztiak. Halako xehetasun harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta burgesak koadro horietan, ezen ordura arte genero pinturatzat hartu ohi zena pintura historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen errealitatea (Lantegia, Louvre, Paris; Harginak, hondatua gaur egun).

1860ko hamarkadan emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. 1853an eskandalu handia sortu zuen, Bainu-hartzaileak obrarekin, eta 1875ean, berriz, Emakume gazteak Senaren ertzean margolanarekin. Bigarren obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien iragarle izan zen Courbet, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko eszenak, ehiza irudiak eta animaliak.

Irudi galeria

aldatu
  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Courbet