Ireki menu nagusia
Exekutatutako bi garde nationaux

Communard (frantsesez kɔmynaʁ ahoskatua; eusk: "komunero") Frantzia-Prusia Gerraren ondorioz 1871n sortutako behin-behineko Parisko Komunaren kide eta jarraitzaileen izena zen.

Gerra amaitu ondoren, Benedict Anderson historialariaren esanetan, milaka erbesteratu ziren, Frantziako Armadak Komuna deuseztatu zuen La semaine sanglantean ("Aste Odoltsua") zehar ia 20.000 communard exekutatu zituen eta 7.500 atxilotu eta 4.500 Kaledonia Berrira deportatu zituzten. Denborarekin atxilotutakoei eta deportatutakoei eginiko tortura eta tratu txarrak ezagunak egin ziren Frantzian. Gauzak horrela 1880ko hamarkadan zehar mugatutako amnistia batzuk eman zituzten eta azkenean 80. hamarkadako amaierarako denak amnistiatu zituzten. Orduan, Kaledonia Berritik deportatutako batzuk Frantziara bueltatu eta bertan frantziar batzuen laguntasun eta elkartasuna izan zuten.

Adolphe Thiersek Frantziako Hirugarren Errepublikako mugimendu protokomunista desegin bazuen ere komunista, sozialista, anarkista eta ezkertiar ideologia zutenenek communardak oroar heroi moduan hartuak izan ziren.


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.