Abentzerraje

Abenzerraje» orritik birbideratua)

Abentzerraje[1] nazariek gobernatutako Granadako Erresumako ipar-afrikar jatorriko noblezia leinu ezagun baten gaztelerazko izena da: Banu Sarrai (arabieraz: بنو السراج‎) (literalki "uhalgilearen semeak").

Alhambrako Abentzerrajeen Gelako Sabaia.
Alhambran gela honek duen kokapena erakusten duen planoa.

Abentzerrajeak oso garrantzitsuak izan ziren Granada musulmaneko bizitza politikoan, XV. mendean, garai giltzarri horretan gertatu ziren matxinada sozio-politiko ezberdinetan parte hartuz eta nazari erresuma ahuldu eta Granadako erresuma Granadako gerraren ondoren arabiar domeinutik at geratzea eragin zuen gerra zibila sortzen lagunduz.

Botererik gehien Muhammad IX.a Granadakoa sultanarekin izan zuten, Jusuf ibn Sarrai sultan honen bisirra izan zelarik. Baina Muhammad X.a Granadakoa sultan bihurtu bezain pronto (1445ean) euren protagonismoa desagertzen hasi zen. Zenbait sultanen alde egin zuten, Abu Nars Said kasu, baina jazarpenak ere jasan zituzten. Málagan matxinatuak 1469an, Abu al-Hasan Ali (Muley Hacen) sultanaren garaian, Abentzerrajeak gogorki zapalduak izan ziren, horietako askok 1473tik aurrera Gaztelara ihesean joan behar izan zutelarik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu