Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa Gipuzkoako herrien artean jokatzen den esku-huskako pilota txapelketa da. Azkoitia da garaipen gehien lortu dituen herria. Txapeldunak Euskal Herriko Herriarteko Eskuzko Txapelketa jokatzen du.

Historia eta egitura aldatu

1968an antolatu zen lehenengo aldiz. Finala Azkoitiko Udal Pilotalekuan izan zen eta Bergarak irabazi zuen aurreneko ekitaldi hura. Urtez urte txapelketa frontoi desberdinetan jokatu izan zen arren 1996tik aurrerako ia final guztiak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira.

Herri bakoitzak hiru bikote aurkezten ditu, seniorrak, juniorrak eta kadeteak eta hiru partida jokatu ondoren erabakitzen da kanporaetetako eta finaleko emaitza. 1984 arte kadeteek 16 tantotara jokatzen zuten, juniorrek 18ra eta seniorrek 22ra, 1985an aldatu egin zen eta kadeteek 18ra jokatzen zuten eta beste bi mailatan 22ra. 1999tik aurrera denak 22 tantotara aritzen dira.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelduna Emaitza Finalista
1968 Bergara 2-1 Urretxu
1969 Segura 2-1 Azkoitia
1970 Zumarraga 3-0 Segura
1971 Zumarraga 2-1 Zestoa
1972 Azkoitia 3-0 Bergara
1973 Segura 2-1 Hernani
1974 Azkoitia 2-1 Zestoa
1975 Azkoitia 3-0 Tolosa
1976 Arrasate 3-0 Segura
1977 Azkoitia 3-0 Bergara
1978 Azkoitia 3-0 Segura
1979 Arrasate 2-1 Oñati
1980 Azkoitia 3-0 Oñati
1981 Azkoitia 2-1 Beasain
1982 Azkoitia 3-0 Zumarraga
1983 Donostia 2-1 Azkoitia
1984 Azkoitia 2-1 Zumarraga
1985 Donostia 3-0 Irun
1986 Donostia 2-1 Oñati
1987 Donostia 3-0 Oñati
1988 Azkoitia 2-1 Donostia
1989 Idiazabal 2-1 Azkoitia
1990 Idiazabal 2-1 Usurbil
1991 Segura 2-1 Usurbil
1992 Usurbil 2-1 Segura
1993 Amezketa 3-0 Usurbil
1994 Segura 2-1 Amezketa
1995 Azkoitia 3-0 Azpeitia
1996 Azkoitia 2-1 Azpeitia
1997 Azkoitia 2-1 Amezketa
1998 Donostia 2-1 Azkoitia
1999 Azkoitia 3-0 Hernani
2000 Hernani 2-1 Azkoitia
2001 Soraluze 2-1 Aretxabaleta
2002 Hernani 3-0 Lasarte-Oria
2003 Azkoitia 2-1 Hernani
2004 Azpeitia 2-1 Hernani
2005 Hernani 2-1 Azkoitia
2006 Azkoitia 2-1 Donostia
2007 Arrasate 2-1 Azpeitia
2008 Azpeitia 3-0 Donostia
2009 Bergara 2-1 Hernani
2010 Azpeitia 2-1 Hernani
2011 Hernani 2-1 Donostia
2012 Hernani 2-1 Berrobi
2013 Oiartzun 2-1 Tolosa
2014 Donostia 3-0 Oiartzun
2015 Azpeitia 3-0 Tolosa
2016 Azpeitia 3-0 Astigarraga

Garaipenak aldatu

Herria Garaipenak Finalista Garaipen urteak
Azkoitia 16 6 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1982, 1984, 1988, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2006
Donostia 6 4 1983, 1985, 1986, 1987, 1998, 2014
Hernani 5 6 2000, 2002, 2005, 2011, 2012
Azpeitia 5 3 2004, 2008, 2010, 2015, 2016
Segura 4 4 1969, 1973, 1991, 1994
Arrasate 3 0 1976, 1979, 2007
Zumarraga 2 2 1970, 1971
Bergara 2 2 1968, 2009
Idiazabal 2 0 1989, 1990
Usurbil 1 3 1992
Amezketa 1 2 1993
Oiartzun 1 1 2013
Soraluze 1 0 2001
Oñati 0 4 -
Tolosa 0 3 -
Zestoa 0 2 -
hainbat 0 1 -

Kanpo estekak aldatu