Gaoth Dobhair

Gaoth Dobhair, ingelesez Gweedore, Irlandako ipar-mendebaldeako Donegalgo konderrian dagoen udalerri bat da, 2002an 1.400 biztanle zituen. Inguru guztia kontuan hartuta, 5.000 pertsona bizi dira han. Bertako kaitik kilometro eskasera Gola uhartea kokatzen da.

Gaoth Dobhair
Four Provinces Flag.svg Irlanda
Hotel, beach, and shipwreck south of R257 at Bunbeg - geograph.org.uk - 1159653.jpg
Administrazioa
Estatua  Irlandako Errepublika
Probintzia  Ulster
Konderria Flag of the counties of Donegal, Leitrim and Meath.svg Donegal konderria
Geografia
Koordenatuak 55° 03′ 03″ N, 8° 14′ 08″ W / 55.050941°N,8.235626°W / 55.050941; -8.235626Koordenatuak: 55° 03′ 03″ N, 8° 14′ 08″ W / 55.050941°N,8.235626°W / 55.050941; -8.235626
Altuera 32 metro
Demografia
Biztanleria 4.065 (2002)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 074 95

Gaeltachten barruan dagoen leku esanguratsua da, Irlanda osoko irlandera hiztun gehien dituen udalerririk handiena baita. Bertan dauka egoitza nagusia Raidió na Gaeltachta irrati kateak. Halaber, udalerri honek musika herrikoiari dagokionez giro bikaina du, Clannad eta Altan musika taldeak nahiz Enya abeslari ezaguna ere bertakoak direlarik. 2003tik, gaelerazko izena da ofizial bakarra.

Herriko toponimiaAldatu

 
Gaoth Dobhair.
 
Gaoth Dobhair edo Gweedore udalerriaren ikuspegi orokorra.

Irlandako beste herri batzuetan bezala, hemen ere bitxia da nola ingelestu dituzten hainbat lekuren izen gaelikoak. Fenomeno hau ez da oso desberdina beste hizkuntz gutxituen toki batzuekin konparatuz gero.

Toponimiako adibide batzukAldatu

  • Na Doirí Beaga/Derrybeg
  • An Bun Beag/Bunbeg
  • Dobhar/Dore
  • Luinneach/Luinnagh
  • Glaiseach/Glassagh
  • Baile Lár/Middletown
  • An Choiteann/Cotteen
  • Mín na Cuinge/Meenacuing
  • Cnoc Fola/Bloody Foreland
  • Croithshlí/Crolly
  • Dún Lúiche/Dunlewey
  • Machaire Gathlán/Maghergallon
  • Machaire Chlochair/Magherclogher
  • Mín a'Chladaigh/Meenaclady
  • Bun a'Leaca/Brinaleck
  • Ard na gCeapairí/Ardnagappery

MusikaAldatu

Udalerri honetan musika herrikoiak ikaragarrizko eragina eta indarra du. Adibidez, bertakoak Irlanda osoan ospetsu bilakatu diren Gleanntáin Ghlas' Ghaoth Dobhair eta Báidín Fheilimí abestiak eskualde honetan jatorria dute. Gainera, Clannad, Enya, Altan, Proinsias Ó Maonaigh edota Mairéad Ní Mhaonaigh musikariak udalerri honetan jaioak dira.

Herritar ospetsuakAldatu

Inguruko uharteen izenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu