Patrick O'Donnell (Invincible)
Patrick O'Donnell, irlanderaz: Padaí Mhicheáil Airt edo Pádraig Mhícheál Airt Ó Domhnail (1835, Gweedore, Donegal konderria – 1883ko abenduaren 17a), irlandar errepublikar bat izan izan zen.
Patrick O'Donnell (Invincible) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gaoth Dobhair, 1835 |
Heriotza | 1883ko abenduaren 17a (47/48 urte) |
Hobiratze lekua | Glasnevin hilerria |
Jarduerak | |
Nagusiki Hego Afrikan James Carey irlandar errepublikarra hiltzeagatik ezaguna da, Careyk aurrez Irish National Invincibles taldeko kideei traizioa egin baitzien. Era beran, britainiarrek O'Donnell atxilotu eta Erresuma Batura ekarri zuten, bertan epaitua eta heriotzera zigortua izan zen. Londresko Newgate espetxeko urkamendian exekutatu zuten.