Gola uhartea (irlanderaz Gabhla edo Oileán Ghabhla, eta ingelesez Gola edo Gola Island) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Ulster probintziako Donegalgo konderrian kokatzen da. Gweedore udalerriko kostaldea eta portutik kilometro eskasera dago. Urte osoan bertako hondartzak eta badia ezkutuak bisitatzera turista ugari inguratu ohi dira.

Gola uhartea

Gola uhartearen irudia.
Bertako izenaGola Island
Gabhla edo Oileán Ghabhla
Geografia
KokapenaIrlandako ipar-mendebaldeko kostaldea
Donegalgo konderria, Ulster
Politika
Herrialdea Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria0 biz. (2002)

2002. urtean ez zegoen populatua. 1960ko hamarkadaren erdialdera arte uhartean jendea bizi zen, baina Irlandako Errepublikako gobernuak mendebaldeko kostaldeko beste hainbat uharte txikietan bezala bertakoen bizimodu gogora erraztu asmoz uhartea hustuarazi eta uhartetarrak bizimodu egokiagoa izan zezaten lur lehorrera ekarri zituen. Gaur egun uhartean bertakoen etxebizitzen hondakinak daude, halera etxebizitza hauetako batzuk oporraldietarako zaharberritu egin dira.

Gola uharteko biztanlerik ospetsuena irlanderazko Seán 'ac Fhionnlaoich idazlea izan zen. Bestalde, irlanderazko Báidín Fheilimí ("Féilimíen txalupatxoa") abestiak uharte hau Irlanda osoan ospetsu bilakatu du.

Kanpo estekak aldatu