Raidió na Gaeltachta
Raidió na Gaeltachta irlandako gaelerazko irrati kate bat da, Raidió Teilifís Éireann (RTÉ) irrati-telebistaren talde barruan dago sartuta. FM 92-94 frekuentzian entzungai dago, bai eta Interneten ere. Casla herrian (Galway/Na Gaillimhe dauka egoitza nagusia. Beste bulego batzuk daude Gaoth Dobhair-en (Donegal/Dhún na nGall), Baile na nGall-en (Kerry/Chiarraí), Castlebar/Caisleán an Bharraigh-en (Mayo/Mhaigh Eo) eta Dublin/Baile Átha Cliath hiriburuan.
Raidió na Gaeltachta | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa eta internet radio (en) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Jarduera | |
Honen parte | RTÉ Radio |
Erabilitako hizkuntza | Irlandako gaelera |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Raidió Teilifís Éireann |
Historia | |
Sorrera | 1972 |
webgune ofiziala |
1972ko apirilaren 2an Raidió na Gaeltachta irrati publikoaren uhinak lehen aldiz iritsi ziren irlandarren irratietara. Irlandako Errepublika eratu zenetik irlandar gaelikoarekiko kezka zabaldua egon arren, urte askotxo pasa ziren irrati kate hau sortu zuten arte.[1]
Kronologia
aldatu- 1972ko apirilaren 2an hasi zen emititzen.
- 2001eko urriaren 1ean 24 orduz uhinetan egoteari ekin zion.