Baratze-marrubi

Fragaria x ananassa» orritik birbideratua)

Baratze-marrubia[1], baina normalean marrubi soilik[erreferentzia behar] (Fragaria × ananassa[2]), Fragaria generoko espezie hibridoa da, mundu osoan ezaguna bere fruitu gorriagatik. Oso estimatua da sukaldaritzan, bere lurrin berezi, kolore gorri distiratsu, uki mamitsu eta leuntasunagatik. Kopuru handitan kontsumitzen dira, freskoak edo beste hainbat eratan: konfituran, konpotan, zukuan, tartan, izozkian edo irabiatuan. Arrakasta handi honek eragin du lurrin artifiziala garatzea, industria agroalimentarioan erruz erabilia.

Baratze-marrubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaFragaria
Espeziea Fragaria ×ananassa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmarrubi, Fragariae folium (en) Itzuli eta strawberry juice (en) Itzuli

Hibrido hau lehendabizikoz Bretainian 1750eko hamarkadan hazi zen, ekialdeko Ipar Amerikako Fragaria virginiana eta 1714an Amédée-François Frézierrek Txiletik ekarritako Fragaria chiloensis uztartuz.[3] Bere kultibarrek laster XVII. mendetik aurrera ustiatzen zuten (basa)marrubia (Fragaria vesca) ordezkatu zuten.[4]

Hitza aldatu

Baratze marrubi eta baratze-marrubi dira euskara batuan forma onartuak. Euskara batuan onartuta ez dauden hitzen artean mendebaleko ortu-mailuki dugu.[5]

Jatorrizko Fragaria vesca marrubietatik bereizteko izendatzen dira baratze-marrubi, eta lehenengoei hiztegi batzuek basamarrubi[6][7] edo basoko marrubi[8] deritze, batez ere basoetan aurkitzen eta gutxi dendaratzen direlako.

Ezaugarriak aldatu

 
Fragaria × ananassa 'Gariguette,' Frantzia hegoaldeko kultibarra.

Fruitua, egiaz, puztuta dagoen errezeptakulu bat da[9].

Ekoizpena aldatu

Ekoizpen komertzialean, landareak estoloiekin ugaltzen dira eta, oro har, sustrai biluzietan edo loreontzi txikietan banatzen dira. Nekazaritzan bi landaketa-eredu erabiltzen dira gehien bat: urteroko plastikultura eta ilara- edo muino-sistema iraunkorra. Kopuru txiki bat berotegietan ere egiten da, urtaro hotzean.

Ekoizpen moderno komertzial gehienek plastikultura sistema erabiltzen dute. Metodo honetan, substratu-ilarak urtero ezartzen dira eta plastiko beltzez estali, belar txarrak eta higadura saihesten dituena, eta horren azpian ureztatzeko tutuak ezartzen dira. Landareak, normalean negutegietan lortzen direnak, unean bertan egindako zuloetan landatzen dira. Estoloiak kendu egiten dira, landarearen energia frutaren garapenera bideratzeko. Uzta amaieran, plastikoa kendu eta landareak lur barruan sartzen dira.

Munduko marrubi ekoizpena tonatan[10]
# Herrialdea 2006 2007 2008 2009 2010 2011
1   Ameriketako Estatu Batuak 1.090.436 1.109.215 1.148.350 1.270.640 1.294.180 1.312.960
2   Turkia 211.127 250.316 261.078 291.996 299.940 302.416
3   Espainia 330.485 269.139 281.240 266.772 275.355 262.730
4   Egipto 128.349 174.414 200.254 242.776 238.432 240.284
5   Mexiko 191.843 176.396 207.485 233.041 226.657 228.900
6   Errusia 227.000 230.400 180.000 185.000 165.000 184.000
7   Japonia 190.700 191.400 190.700 184.700 177.500 177.300
8   Hego Korea 205.307 203.227 192.296 203.772 231.803 171.519
9   Polonia 193.666 174.578 200.723 198.907 153.410 166.159
10   Alemania 173.230 158.658 150.854 158.563 156.911 154.418
11   Italia 143.315 160.558 155.583 163.044 153.875 150.000
Guztira 3.973.243 4.001.721 4.136.802 4.596.614 4.366.889 4.594.539

Propietateak aldatu

Marrubi ontzi batek (100 g) 34,5 kaloria ditu eta bitamina C eta P-ko elikadura iturri bikainak dira. Konposizioa:

Taxonomia aldatu

Fragaria × ananassa (Weston) Duchesne naturalistak deskribatu zuen Encyclopédie Méthodique, Botanique lanean, 2(2): 538. 1788.[11]

Etimologia
  • Izen generikoa, Fragaria, latinetikoa da « fraga », « marrubia » edo « lurrina »
  • × hibridoa
  • Izen espezifikoa ananassa, « anana », fruituek anana lurrin eta itxura dutelako.

Beste izen arruntak aldatu

Fragaria × ananassa tokiko euskarazko testuetan:[5] baratze-marrubi (baratze-malubi); ortu-mailuki.

Erreferentziak aldatu

  1. «Baratze-marrubi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-4-28.)
  2. Manganaris GA, Goulas V, Vicente AR, Terry LA. (2014). «Berry antioxidants: small fruits providing large benefits» Journal of the science of food and agriculture 94 (5): 825–33.  doi:10.1002/jsfa.6432. PMID 24122646..
  3. Botgard.ucla.edu. Strawberry, The Maiden With Runners. .
  4. Welsh, Martin. Strawberries. Nvsuk.org.uk.
  5. a b Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  6. Basamarrubi Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-23)
  7. Elhuyar hiztegia (noiz kontsultatua: 2021-4-23)
  8. Zehazki hiztegia
  9. Askoren artean. (2014). Landare-fisiologia. EHU ISBN 978-84-9082-058-2..
  10. Faostat.fao.org. (2013-1-16). Faostat. .
  11. «Fragaria × ananassa» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden (Noiz kontsultatua: 2014-8-18).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.