Turena
Turena (frantsesez: Touraine) Frantziako Erresumako eskualde historikoa da, egungo Indre eta Loira departamenduan zegoena[1].
EtimologiaAldatu
Izena Tours hiritik datorkio, eskualdearen hiri nagusia eta hiriburua zena. Laster inguruko eskualdeari eman zion izena.
HistoriaAldatu
Turoni tribuaren antzinako eskualdea, 1044an angevindarren eskuetan geratu zen, mende bat geroago (1154an) Ingalaterrako errege bilakatu zirenak. Filipe II.a Augustok 1205ean eskualdea konkistatu ondoren, dukerri bilakatu zen. 1584an probintzia bihurtu zen.