Fernando Maura
politikari espainiarra
Fernando Maura Barandiaran (Bilbo, 1955eko apirilaren 30a) euskal herritar politikari eta abokatua da.
Biografia
aldatuAntonio Mauraren iloba, IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea da. PPn barnean, 1989tik 1992 arte idazkari nagusia izan zen. Getxoko Herri Batzordeko lehendakaria eta Eskualde eta Probintziako Batzorde Eragileko kidea izan zen. 1983tik 1987 arte Bilboko zinegotzia ere bazen.
2007an Alderdi Popularra utzi eta Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazian sartu zen.
Deustuko Unibertsitatean zuzenbidean lizentziaturik, abokatu-ekonomialaria eta idazlea da. "El Sitio" elkarteko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta San Fernandoren Zaldunen Errege Elkarteko kidea da. Lyon D'Or tertuliako solaskidea.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |