Falciani zerrenda, baita ere Lagarde zerrenda bezala ezagututa nahiz eta desberdintsuak izan, HSBC banketxe britaniarraren Genevako sukurtsalean (Suitzan) 130.000 zerga saihestetzaile izatearen susmapean dauden 130.000 pertsonen zerrenda ezaguna da. Hervé Falciani banketxe horren informatikari langilea zen eta lanpostutik berak zabaldu zuen.[1] Lagarde zerrenda, aldiz, Christine Lagarde Frantziako ministroaren izenetik dator. Lagardek 2010eko urrian Falciani zerrendan dauden 2000 izenen azpizerrenda Greziako funtzionarioei eman zien zerga saihestearen aurka lan egin zezaten. 2012an Kostas Vaxevanis kazetariak bigarren zerrenda hori Hot Doc aldizkarian argitaratu zuen; filtrazio horrekin ustelkeriaren eta zerga iruzurraren aurka aritzeko Greziako Gobernuaren ezintasuna salatu nahi zuen.

Zerrenda aldatu

2015eko otsailean Falciani zerrenda osoa plazaratu zen. Hori ahal izan zen Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoa (ICIJ) elkarteak egindako ikerketari esker eta Le Monde egunkariaren lankidetzari esker. «SwissLeaks» izenarekin Suitzako banketxean 102.000 milioi dolar ezkutatzen zuten iruzurgileen izenak ezagutu ziren. Enpresariak, erregeak, gobernuak, artistak... denetatik dago ustelkeriaren ohorezko zerrenda horretan.[2]

Hona hemen izen horietako batzuk:[3][4]

Izena Herritartasuna Lanbidea
Abdullah II.a Jordaniakoa   Errege
Abdul-Karin Dan Azoumi   Diamante-enpresari
Alejandro Andrade   Politikari
Alfons Godall   Kirol-enpresari
Alfred Taubman   Aberats
Aliko Dangote   Industrialari
Álvaro Noboa   Politikari
Arlette Ricci   Aberats
Arturo González Panero   Politikari
Arturo del Tiempo Marqués   Enpresari eta droga trafikatzaile
Aziza Kulsum Gulamali   Tabako-enpresari
Bandar bin Sultan   Politikari eta printze
Belhassen Trabelsi   Enpresari
Carlos Hank Rhon   Aberats
Karekin II   Erlijio-buru
Christian Slater   Aktore
David Bowie   Abeslari
Diane von Fürstenberg   Moda-diseinatzaile
Diego Forlán   Futbolari
Edmond Safra   Bankari
Édouard Stern   Bankari
Elle Macpherson   Modelo
Emilio Botín   Bankari
Friedrich Flick   Industriari
Familia Steinbruch   Empresari
Fana Hlongwane   Empresaria eta politikari
Fernando Alonso   Formula 1eko gidari
Fernando Masaveu   Enpresari
Flavio Briatore   Enpresari
Frank Giustra   Zinema-exekutibo
Fumihiko Maki   Arkitekto
Gad Elmaleh   Aktore
Georges Frem   Politikari
Guillermo Luca de Tena   Enpresari
Horacio Cartes   Politikari
Heikki Kovalainen   Formula 1eko gidari
Helmut Newton   Argazkilari
Ian McKay   Epaile
Jacques Dessange   Ile-apaintzaile
Jaime Camil Garza   Enpresari
Jean-Yves Ollivier   Enpresari
Joan Collins   Aktoresa
John Magnier   Zaldi-lasterketen enpresari eta politikari
Johnson Muthama   Politikari
Jonathan Kollek   Petrolio-enpresari
Jordi Pujol Ferrusola   Enpresari
Jorge Trías Sagnier   Politikari
José Mestre   Enpresari eta droga trafikatzaile
Joseph Fok   Epaile
Kartini Muljadi   Epaile
Kerry Packer   Enpresari
Lauréntis Laurentiádis   Enpresari
Li Xiaolin   Exekutibo
Marat Safin   Kirolari
Michael Schumacher   Formula 1eko gidari
Mohammed VI   Errege
Mortimer Sackler   Psikiatra eta enpresari
Narcisa de Leon Escaler   Exekutibo
Francisco Correa Sánchez   Enpresari
Paradorn Srichaphan   Kirolari
Patrick Bédié   Enpresari
Pedro Pérez   Exekutibo
Phil Collins   Abeslari
Qabus bin Said   Sultan
Rachid Mohamed Rachid   Politikari
Rajan Raheja   Industrialari
Ralph Sonneberg   Enpresari
Rami Makhlouf   Enpresari
Ramón López Vilas   Epaile
Roger Boka   Tabako-enpresari
Saïd Ali Coubèche   Politikari
Salman bin Hamad bin Isa Al Jalifa   Printzipe
Timur Kuanyshev   Petrolio-enpresari
Tina Turner   Abeslari
Valentino Garavani   Moda-diseinatzaile
Valentino Rossi   Motoziklismo-gidari

Euskal hiritarrak Falciani zerrendan aldatu

Momentuz izen gutxi zabaldu dira.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu