Phil Collins
Philip David Charles Phil Collins (Chiswick, Londres, 1951ko urtarrilaren 30a) ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jole bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen.

Lehenengo, antzezle gisa hasi zen: A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968). Gero, musikari ekin zion, Flaming Youth rock-taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisa. Peter Gabrielek taldea utzi zuenean, Collins izan zen Genesiseko abeslari eta buru. 1981ean, bakarka ekin zion, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits& live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia lortu zuten. Denboraldi horretako abestirik ezagunena Another Day In Paradise izan zen. Orobat, hainbat film ezagunetarako musika ondu du.
Diskografia aldatu
Data | Diskoa |
---|---|
1981 | Face Value |
1982 | Hello, I Must Be Going! |
1985 | No Jacket Required |
1989 | ...But Seriously |
1993 | Both Sides |
1996 | Dance into the Light |
2002 | Testify |
2010 | Going Back |
Abestiak aldatu
Iruditegia aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
- Phil Collins abeslari eta musikariaren webgunea (Ingelesez)