SwissLeaks

Zerga ihesaren aurkako ikerketa

SwissLeaks edo Swiss Leaks , ustez HSBC multinazional britainiarrak Suitzako subsidiarioa den HSBC Private Banken bidez emandako baimen eta ezagutzarekin operatutako zerga ihes erraldoi baten kazetaritza ikerketa baten izena da.[1]

HSBC bankuaren kontuen mapa, Swiss Leaksen arabera.

Ikerketa 2015eko otsailean argitaratu zuen Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ) Suitzako banku-kontuei buruzko bere webgunean, Swiss Leaks: Murky Cash Sheltered by Bank Secrecy izenburuarekin.[2] Ikerketa 130 kazetarik baino gehiagok egin zuten Parisen, Washingtonen, Genevan eta beste 46 herrialdetan.[1]

Ikertzaileen arabera, 100.000 bezero baino gehiagok eta 20.000 offshore konpainia inguruk 2006ko azarotik 2007ko martxora bitartean 180,6 mila milioi euro mantendu zituen HSBCko Genevako egoitzan. Datuak HSBC Private Bankeko langile ohi batek, Hervé Falciani software ingeniariak, 2008ko amaieran Frantziako agintariei entregatu zizkien. Hortik Falciani zerrenda ospetsua agertu zen. Ezagutzera emandako informazioa "Suitzako bankuen historiako filtraziorik handiena" dela esan dute.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu