Tina Turner

Tina Turner, jaiotzez Anna Mae Bullock (1939ko azaroaren 26a, Nutbush, Tennessee) estatubatuar kantaria da. Bere ahotsaren indar eta sendotasunagatik eta agertokian eskaintzen duen ikuskizunagatik da batez ere ezaguna.[1]

Tina Turner
Tina Turner 50th Anniversary Tour.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Mae Bullock
JaiotzaNutbush (en) Itzuli1939ko azaroaren 26a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  2013)
 Suitza  (2013ko apirilaren 22a -
BizilekuaKüsnacht (ZH)
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Ike Turner  (1962 -  1978ko martxoaren 29a)
Erwin Bach (en) Itzuli  (2013ko uztaila -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSumner High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, dantzaria, musikaria, idazlea, koreografoa, autobiografialaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, kantugilea, musikagilea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaIke & Tina Turner (en) Itzuli
Kings of Rhythm
Izengoitia(k)Merdette Turner
Genero artistikoarock
soula
popa
countrya
rock and rolla
rhythm and bluesa
funk
Ahots motakontraltoa
female voice (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
EMI
United Artists Records
Parlophone (en) Itzuli
Virgin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

tinaturnerofficial.com
IMDB: nm0877913 Allocine: 2099 Rottentomatoes: celebrity/tina_turner Allmovie: p72199 Metacritic: person/tina-turner TV.com: people/tina-turner
Facebook: TinaTurner Twitter: lovetinaturner Instagram: tinaturner Youtube: UCfBkblXPcSNt784AZz5J6AQ Souncloud: tina-turner-official Spotify: 1zuJe6b1roixEKMOtyrEak iTunes: 488075 Last fm: Tina+Turner Musicbrainz: 9072df14-b61e-42e2-b4f4-6bbb7fdb5586 Songkick: 353621 Discogs: 24221 Allmusic: mn0000597309 Deezer: 1454 Edit the value on Wikidata
Tina Turner signature.svg

BiografiaAldatu

Turner familia txiro batean hazi zen. Zortzi urterekin elizako koruan sartu zen. Horrek eskola jazarpenetik, gurasoen abandonutik ihes egiten lagundu zion. Amak erizain edo irakasle izatea nahi zuen. Turner nerabe zela hasi zen abesten. [2] Amona hil eta gero, Saint Louisera joan zen.[3]

HasierakAldatu

Saint Louisen, Missouriko rhytm and blues eszenan murgildu zen. 1957an.17 urte zituela, Ike Turner piano eta gitarra-jotzaileak Turner ezagutu zuen eta berehala kontratatu zuen Kings of Rhythm bandarako. Arropa erosi, hortzak txukundu, ilea aldatu eta Tina Turner izena jarri zion. [2]

Anna Mae Bullock izena aldatu zidan Tina Turner-engatik gure harremanaren hasieran, nire protestak kontuan hartu gabe. (Tina Turner) [4]

Urtebete geroago ezkondu ziren, eta elkarrekin grabatzen eta kontzertuak eskaintzen hasi ziren, Ike and Tina Turner Revue izenaz. Urte horietan rhythm and blues estiloko musika egiten zuen batez ere.

Arrakastaren bidean bizipen latzakAldatu

1960an argitaratu zuen bere lehen diskoa, A Fool In Love, eta kontzertuetan eskaintzen zuen ikuskizunagatik eromenezko dantzan eta arropa deigarriez jantzia agertzen zen ezaguna egiten hasi zen. [5]River Deep, Mountain High (1966) diskoak arrakasta handia izan zuen, Estatu Batuetan ez ezik baita Britainia Handian ere. Hala ere, ordurako arazoak zeuden Ike eta beraren artean: [4]

Nire bizitzako urte zail horietan, abesti hau grabatzeak begiak ireki zizkidan beste aukera batzuetara. Aske sentitu nintzen, hunkituta, neure kabuz abesteko erronkarako prest. River Deep – Mountain high hartu nahi nuen bidean sartu ninduen. (Tina Turner)

Ezpain hautsiak, begi ubelduak, artikulazio dislokatuak eta tortura psikologikoa bihurtu ziren nire egunerokotasunaren parte. (Tina Turner)[3]

Bikoteak 1971n lortu zuen arrakastarik handiena, "Proud Mary" kantarekin. [6]

Arrakasta bakarlari gisaAldatu

1978an dibortziatu zen, tratu txar fisikoak eta desleialtasuna salatuz.[1] Handik aurrera bakarlari gisa hasi zen. Hurrengo lan aipagarria Ball Of Confusion (1982).[7] Beste artista batzuen albumetan gonbidatu gisa agertu ondoren, 1984an bere bakarkako lehen diskoa, Private Dancer, argitaratu zuen. Arrakasta izan zen, bai kritikoki, bai komertzialki, mundu osoan 20 milioi ale baino gehiago salduz eta hiru Grammy Sari lortuz. [1] 1985ean George Miller zuzendariaren Mad Max III filmean parte hartu zuen. [8] 1986an bere autobiografia idatzi zuen. I, Tina (Kurt Loder-ekin batera). [9] Ike eta Tina Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zituzten 1991n. 1993an bere bizitzari buruzko film bat estreinatu zen: What's Love Got To Do With It? [10] 1995ean James Bond espioiari buruzko azkeneko filmaren musika Albert R. Broccolirena interpretatu zuen: Golden Eye.

Eszenatokietatik urruntzenAldatu

2008. urtean erdi-erretiratu zen eta Tina!: 50th Anniversary Tour mundu-birari ekin zion. Hasiera batean azken emanaldi bat izan beharra zen, hain zuzen ere, Anna Mae Bullockek Saint Louiseko agertoki bat zapaldu eta 50 urtera bere emanaldi profesionala ixteko. Grammy Sarietan eskatu zioten eszenatokira itzultzeko, baina bera ez zegoen ziur. Handik gutxira, Milango Giorgio Armaniren moda ikuskizun batean, Sophia Lorenek agurtu zuen eta aktibo segitzera animatu. Azkenean, Oprah Winfreyk Las Vegasen egindako saio berezi batean, bakarlariak iragarri zuen urte horretan bertan beste mundu bira bat egingo zuela. [11]

Eszenatokietatik kanpokoakAldatu

Suitzan hainbat urtez bizi ondoren, Turner suitzar herritar bihurtu zen 2013an. Handik gutxira AEBetako herritartasuna lagatzeko agiriak aurkeztu zituen.[12] Grammy sari bat jaso zuen 2018an egindako ibilbideagatik. [13] 2021ean Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zuten bakarlari gisa.[14]

IdazlanakAldatu

2018an beste autobiografia bat idatzi zuen : My Love Story;[15] baita 2020an autolaguntza liburu ba ere: Happiness Becomes You: a Guide to Changing Your Life for Good .[16]

MusikalaAldatu

2018an, Tina musikala inauguratu zen Londresko West End aretoan. Musikalak 2019an egin zuen debuta Broadwayn eta geroztik munduko hainbat lekutara joan da ere bai. [17]

DokumentalaAldatu

2021ean Tina dokumentala estrinatu zen. [18] Bertan abeslariak bere ezkontza eta bizitzako pasarte gogorrak kontatu zituen, ba eta arrakasta artistikoa lortzeko egindako bide latza.[19] Berlinaleko 71. edizioan estreinatu zen.[20]

DiskografiaAldatu

AlbumakAldatu

Soinu-bandakAldatu

Zuzeneko albumakAldatu

BildumakAldatu

ZinemaAldatu

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Tina Turner | Biography, Songs, Albums, Movies, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Tina Turner: una diva marcada por el abandono y el maltrato que hoy vive en su mansión de Suiza con su fortuna de 250 millones» ELMUNDO 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) Barrios, Elena. (2022-01-31). «Tina Turner: “Los labios rotos, los ojos morados, las articulaciones dislocadas y la tortura psicológica fueron parte de mi día a día”» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  4. a b (Gaztelaniaz) LOS40. (2022-03-07). «‘River deep - Mountain high’, la canción con la que Tina Turner “escapó” del yugo de su maltratador» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  5. (Ingelesez) «IKE & TINA TURNER - A Fool In Love (1960) - video Dailymotion» Dailymotion 2014-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  6. (Ingelesez) «Ike & Tina Turner - Proud Mary 1971 - Video Dailymotion» Dailymotion 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  7. «Ball Of Confusion - Song - Tina Turner» www.the-world-of-tina.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  8. Miller, George; Ogilvie, George. (1985-07-10). Mad Max Beyond Thunderdome. Kennedy Miller Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  9. (Ingelesez) Turner, Tina; Loder, Kurt. (1987). I, Tina. Penguin ISBN 978-0-14-008476-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  10. Gibson, Brian. (1993-06-25). What's Love Got to Do with It. Touchstone Pictures (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  11. «50th Anniversary - Tour - Tina Turner» www.the-world-of-tina.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  12. (Ingelesez) «Tina Turner» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  13. «Tina Turner To Queen: 2018 Recording Academy Special Merit Awards» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  14. (Gaztelaniaz) «Tina Turner cumple 80 años como un ejemplo de resistencia» La Voz de Galicia 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  15. Turner, Tina. (2018). My love story : la autobiografía definitiva. (1a edición. argitaraldia) ISBN 978-84-15732-36-5. PMC 1084657208. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  16. Turner, Tina. (2020). Happiness Becomes You : A Guide to Changing Your Life for Good. Element Books ISBN 978-0-00-839863-7. PMC 1200259627. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  17. (Gaztelaniaz) «"Tina", un musical sobre Tina Turner que agita el cuerpo y las conciencias» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  18. (Gaztelaniaz) Tina (2021)- documental. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  19. (Gaztelaniaz) de 2021, 29 de Marzo. «“Tina”: el conmovedor documental de Tina Turner con el que dice gracias y adiós al público» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
  20. (Gaztelaniaz) Landaluze, Koldo. (2021-03-04). «Billie Holiday y Tina Turner: dentelladas de vida, dolor y ritmo» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

Kanpo estekakAldatu