Borja Sémper
euskal politikaria
Francisco de Borja Sémper Pascual (Irun, 1976ko urtarrilaren 10a) VII, VIII, IX, X eta XI. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea da. Zuzenbidean lizentziaturik, Gipuzkoako Alderdi Popularreko koordinatzaile nagusi izan zen. Legebiltzarreko PPren eleduna izan zen, Arantza Quirogak utzitako postuko errelebua hartuz.[1]
2020ko urtarrilaren 14an dimisioa eman zuen Alderdi Popularraren zuzendaritzarekin behin baino gehiagotan tirabirak izan ondoren; hala ere, "familia bizitza eta lan eskaintza" aipatu zuen dimisiorako arrazoitzat.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Lartzanguren, Irati Urdalleta-Edu. «Borja Senperrek «familiagatik eta lan eskaintza batengatik» utziko du politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |