Maddalen Iriarte
- Artikulu hau kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iriarte».
Maddalen Iriarte Okiñena (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko urtarrilaren 23a) euskal herritar kazetaria, telebista aurkezlea eta politikaria da. 1981ean Herri Irratian hasi zen lanean, 18 urte zituela, eta 1986an Euskal Telebistako albiste-zerbitzuetan sartu zen. 30 urtetako ibilbidea burutu zuen etxe horretan, aktualitateari lotutako saio ezberdinak gidatuz 2016rarte. Haren lan nabarmenenak Gaur egun albistegia (Argia Saria 1990), Ados? (Emakunde Saria 1993) eta Azpimarra (Argia Saria 2013) izan ziren. 2016an politikari izatera igaro zen, EH Bilduren hautagai gisa 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 2020ko hauteskundeetan EH Bilduren lehendakariagaia izan zen.
Maddalen Iriarte | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2016ko urriaren 21a - Barrutia: Gipuzkoa | |||
Bizitza | |||
Izen osoa | Maddalen Iriarte Okiñena | ||
Jaiotza | Donostia, 1963ko urtarrilaren 23a (58 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Bizilekua | Durango | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Joseba Balerdi | ||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
Santo Tomas Lizeoa Zuzenbide Fakultatea | ||
Hizkuntzak |
euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||
Lan nabarmenak |
Gaur Egun Azpimarra | ||
Jasotako sariak |
ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
![]() |
Lehen urteakAldatu
Familia abertzale batean jaio zen; ama gipuzkoarra eta aita nafarra ditu. Ama eskolako maistra zen, eta aita berriz Ikastoletako presidentea.[1] Diktadura frankistaren errepresioa bizi izan zuen etxean, haren bizitzako lehen urteetan aita (Melitón Manzanasen torturak jasandakoa) kartzelan preso egon baitzen.[2] Donostiako Arrasate kalean eta Bergara kalean igaro zuen haurtzaroa.[3]
Gaztetan atletismoan aritu zen. Haur mailan lortu zuen lehen aldiz Gipuzkoako errekorra haustea.[4] Gerora 100 eta 200 metrotako Gipuzkoako marka ere hautsi zuen, eta Euskadi zein Espainia mailako lasterketetan aritu zen Club Atlético San Sebastián taldearekin.[5][6]
Santo Tomas Lizeoan burutu zituen haur hezkuntzatik UBIra arteko ikasketa guztiak.[7] 17 urterekin, UBI amaitzen ari zela, etorkizunean Euskal Telebista izango zenerako eskolak jasotzeko azterketara aurkeztu zen, kasualitatez. Izan ere, Santo Tomas Lizeoan antolatu zen proba hori bertako ikaslea zela, eta probaren egunean ikasleak klasetik kanpora bidali zituztenean bertan geratzea erabaki zuen.[8]
Azterketa gainditu zuen, eta telebistarako eskolak jasotzen hasi zen 1980an, Eusko Jaurlaritzak Donostian ezarritako Irrati eta Telebista Eskolan. Hurrengo urtean UBI amaitu eta Zuzenbide ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Kazetaritzan ibilbideaAldatu
Hastapenak eta Herri Irratia (1981-1986)Aldatu
1981ean Donostia eta Loiolako Herri Irratian hasi zen lanean. Hasieran kazetaritza lana eta Zuzenbide ikaskteak uztartu zituen, baina laugarren mailara iritsi zenean ikasketak alde batera utzi eta kazetaritzan zentratzea erabaki zuen. Bost urtetan zehar era guztietako saioak aurkeztu zituen irratian, besteak beste albistegiak, haurrentzako saioak, saio musikalak eta kirol saioak.[9]
Euskal Telebista (1986-2016)Aldatu
1986an Euskal Telebistan lanean hasi zen, albistegietan aritzeko oposaketak igaro ondoren. 1986ko azaroaren 1ean agertu zen lehen aldiz telebistan Gaur egun albistegirako zuzeneko konexio bat egiten.[10] Haren lehen lana 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira elkarrizketak gauzatzea izan zen, eta horren ondoren Gaur egun aurkezten hasi zen.[11]
20 urtez izan zen albistegietako gidaria, baina tarte horretan zehar beste hainbat saio ere gidatu zituen EITBren albiste-zerbitzuetan, tartean Ados? eztabaida saioa (1993an Emakunde Saria irabazitakoa), Euskadi zuzenean, Harira elkarrizketa saioa eta GauːON iluntzeko saioa.[12] Era berean albistegi bereziak, erreportajeak, eztabaida saioak, dokumentalak eta hauteskunde saioak ere aurkeztu zituen.[13] 2009an utzi zion Gaur egun aurkezteari, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren eratutako EITBren zuzendaritza berriaren erabakiz.[14][15]
2009an Azpimarra saioa aurkezten hasi zen.[16] Hasieran 20 minututako albistegi saioa zen, baina denboraldiz denboraldi hazten joan zen eta azkenerako bi ordutik gorako magazin saioa bilakatu zen.[17] 2012tik aurrera Azpimarra + gehiago elkarrizketa tartea ere aurkeztu zuen. Iriartek saioko zuzendari lanak ere egin zituen, eta 2013an Telebistako Argia Saria irabazi zuen.[18]
Telebistan egindako lanaz gain idatzizko prentsan ere kolaboratu izan du hainbat komunikabidetan zutabeak idazten, tartean Gara (betrako Zazpika igandekariko kolaboratzailea izan zen), Euskaldunon Egunkaria, Berria, Deia eta Noticias de Gipuzkoa.[19]
30 urtetako ibilbideak EITBren aurpegi ezagunenetako bat bilakatu zuen. 2016an amaiera eman zion ibilbideari, eta politikara igaro zen EH Bilduren hautagai gisa. Ordutik ETBko erredaktore lanpostutik eszedentzian dago.[20]
Ibilbide politikoaAldatu
Politikan sartu aurretikAldatu
Kazetaritzan lanean aritu zen urteetan hainbat ekimen politiko zein sozialen alde agertu zen. Euskaldunon Egunkariaren proiektuaren alde egin zuen hasieratik, eta haren itxieraren aurka agertu zen.[21] 2006an Ahotsak taldearekin kolaboratu zuen, ildo politiko ugaritako emakumeek bakearen alde martxan jarritako ekimena. 2013an herriko tabernenen auziaren epaiketaren aurka azaldu zen.[22]
2014an Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformari eta horrek antolatutako giza kateari babesa eman zion lehen pertsonaia publikoetakoa izan zen.[23] 2015ean Lokarri gizarte mugimenduaren agur ekitaldia aurkezteaz arduratu zen. ETAko presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduarekin ere kolaboratu izan du. Gainera, bere ibilbide osoan zehar genero berdintasunaren alde egin du, eta arlo horretan egindako lanagatik Emakunde Saria irabazi zuen.[19]
2012an urte bereko hauteskundeentarako EH Bilduren hautagaia izango zela espekulatu zen zenbait komunikabidetan, baina azkenean Laura Mintegi izan zen hautagaia.[24] 2016ko hauteskunde kanpainan iraganean Juan Jose Ibarretxeren hautagaitzaren (EAJ edota EAJ-EA) alde bozkatu zuela adierazi zuen Iriartek.[25]
Eusko legebiltzarkidea (2016-)Aldatu
2016ko abuztuaren 13an EH Bildu koalizioaren hautagaitzat aurkeztu zen hedabideetan; Gipuzkoako zerrendan bigarrena.[26] Auzitegiek Arnaldo Otegiren hautagaitza ezeztatu ostean zerrendaburua bihurtu zen, eta de facto EH Bilduren lehendakarigaia izan zen 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Haren burua independente gisa aurkeztu zuen, ez baita koalizioa osatzen duten alderdi bateko edota ezker abertzaleko kidea. Era horretan paper garrantzitsua izan zuen 2017an burututako EH Bilduren birfundazioan, independenteei leku gehiago eman ziena koalizioaren baitan.[27]
XI. legealdia (2016-2020)Aldatu
Bere lehen legealdian EH Bilduren bozeramailea izan zen legebiltzarrean, baita Erregelamendu eta Gobernu Batzordeko zein Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeko kidea ere. Lehendakaria hautatzeko saioan EH Bilduren hautagaia izan zen, eta ordutik koalizioaren buruzagietako bat bilakatu da.
XII. legealdia (2020-)Aldatu
2020ko urtarrilaren 27an EH Bilduren Mahai Politikoak lehendakarigai proposatu zuen.[28] Handik astebetera, beste hautagairik aurkeztu ez zenez gero, koalizioak 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigai izendatu zuen.[29]
Bizitza pertsonalaAldatu
Durangon bizi da. Joseba Balerdi kazetariarekin ezkonduta dago, ETBko euskara zuzentzaile eta Durangoko Kurutziaga ikastolako lehendakaria izandakoa.[30] Bost semeren ama da (Jon, Peru, Martin, Mikel eta Paul).[27][31] Nerea Iriarte kazetaria ahizpa du.
LanakAldatu
TelebistaAldatu
Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
1986-2009 | Gaur egun Gaur egun elkarrizketa |
ETB 1 | Erreportari, aurkezle, erredaktore, editore eta zuzendari lanak egindakoa |
1992 | Beti eskamak kentzen | ETB 1 | Gonbidatua (atalaː "Ospeaː famaren lana eta zamak") |
1992-1993 | Ados? | ETB 1 | Aurkezlea eta zuzendaria |
1993 | Txuri Beltz | ETB 1 | Gonbidatua (atalaː "Kirolariak eta sedentarioak") |
1994 | Gezurra nagusi | ETB 1 | Lehiakide gonbidatua (atal 1) |
1994 | 22ra | ETB 1 | Lehiakide gonbidatua (atal 1) |
1994 | Harira | ETB 1 | Aurkezlea / Kolaboratzailea |
1994-1995 | Euskadi zuzenean | ETB 1 | Aurkezlea |
1995 | Arralde | ETB 1 | Gonbidatua |
1997 | Euskadi Literatura Sariak | ETB 1 | Aurkezlea (emanaldi berezia) |
1998-1999 | GauːON | ETB 1 | Aurkezlea |
2002-2003 | ETB 20 urtera doa | ETB 1 | Aurkezlea (6 atal) |
2009-2016 | Azpimarra | ETB 1 | Aurkezlea eta zuzendaria |
2011 | Finlandia | ETB 1 | Gonbidatua (atalaː "Maialen Iriarte") |
2012-2016 | Azpimarra + gehiago | ETB 1 | Aurkezlea eta zuzendaria |
2012 | Euskal Kantuen Gaua | ETB 1 | "Habanera" ETBko lankideekin |
2015 | Soinu ehiztaria | ETB 1 | Gonbidatua (atalaː "Maddalen Iriarte") |
2015 | Catalunya agurǃ | ETB 1 | Erreportajea |
2016 | La otra cara de l@s polític@s | ETB 2 | Gonbidatua (atal 1) |
2018 | Gure kasa | ETB 1 | Gonbidatua (atalaː "Maddalen Iriarte") |
IrratiaAldatu
- Herriz herri (Donostiako Herri Irratia)
- ...
BestelakoakAldatu
- Euskaldunon Egunkariaren 2. urteurreneko festa (1992) - Aurkezlea.[32]
- Bai Euskarari jaia (Anoeta, 1998) - Aurkezlea.
- Txinaː 5.000 urte erakusketa (Guggenheim museoa, 1998) - Ahotsa (audio-gida).[33]
Sariak eta aitortzakAldatu
Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza | Err |
---|---|---|---|---|---|
1990 | Argia Saria | Telebista | Gaur egun | Irabazlea | [34] |
1993 | Emakunderen Berdintasunerako Saria | Informazio orokorra - Telebista | Ados? | Irabazlea | [35] |
1999 | Iparragirre Saria | Irabazlea | |||
2013 | Argia Saria | Telebista | Azpimarra | Irabazlea | [36] |
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Ahomentan» www.berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Sinetsita gaude hau dela EH Bilduren momentua»» Berria Noiz kontsultatua: 2020-07-10.
- ↑ «Donostiako Arrasate kaleko soinuak: Maddalen Iriarteren haurtzaroa» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Donostiako belodromoko giroa: Maddalen atletismoan aritu zen garaia» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una velocista «de carne y hueso»» El Diario Vasco 2016-09-22 Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Bideoa: Maialen Iriarte. Finlandia | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv Noiz kontsultatua: 2020-06-16.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una velocista «de carne y hueso»» El Diario Vasco 2016-09-22 Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Txaro Arteaga 19 urterekin sartu zen Herri Irratian» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Loiolako Herri Irratian eman zituen Maddalen Iriartek lehen urratsak» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ G. del Herrero, Javier. (2002ko uztaila). (pdf) Maddalen Iriarte, etengabe berriaren harian | Berbetan. UK Aldizkaria, 28-31 or..
- ↑ «Maddalen Iriarte: 'Kazetari lanetara itzuliko naizelakoan nago'» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Maddalen Iriarte: 'Irratia telebistaratu nahi izan dugu'.» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «ETBko sintoniak, Maddalenek telebistan egin duen ibilbidearekin lotuta» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «ETBko informatiboetako lau aurpegi ezagun ez dira pantailan izango denboraldi berrian» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La nueva directiva de ETB 'se carga' a los rostros veteranos de sus informativos» FormulaTV Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «'Azpimarra' elkarrizketa saioa aurkeztuko du Maddalen Iriartek» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hoy comienza la nueva temporada de 'Azpimarra', a las 16:15, en ETB1» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Banatu ditugu 2013ko ARGIA Sariak» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-08-12). «Maddalen Iriarte, junto a Otegi en la lista de EH Bildu por Gipuzkoa» GARA Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
- ↑ Egunkaria aurrera » Entzun ondo!. Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Abogados y juristas vascos califican de «obstáculo» para la convivencia el juicio de las herrikos» El Diario Vasco 2013-07-09 Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Gure Esku Dago cruzará hoy Euskal Herria de mano en mano» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Ekografiak - EITBko eski jauziak» www.berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «'Abertzalea, independentzia eta sozialismo zalea eta feminista naiz'» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ Iruretagoiena, Hodei. «Maddalen Iriarte bozetara aurkeztuko da, EH Bilduren zerrendetan» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ a b «Maddalen Iriarte, EH Bilduren lehendakarigaia» Euskal Irrati Telebista 2020-02-14 Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ Urain, Jon O.. «EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du lehendakarigai» Berria Noiz kontsultatua: 2020-01-27.
- ↑ «Maddalen Iriarte, EH Bilduren lehendakarigaia» Euskal Irrati Telebista 2020-02-03 Noiz kontsultatua: 2020-02-03.
- ↑ «Iriartek 'akordio handiak' lortzeko aukera 'ez galtzeko' deia egin du» Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ «Maddalen Iriarte» www.maddaleniriarte.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-23.
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
- ↑ «Argia Sariak - ARGIA.com» www.argia.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-09.
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
- ↑ «Urteetan ereindakoaren uzta» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-08.