Euskal Herriko artearen historia egiterakoan inguruko herrialde eta kulturetan erabiltzen diren banaketak ere egin daitezke, estiloetan zein epeetan. Euskal Herriko artea Pirinioen bi aldeetako lurrak jendeztatu zituzten historiaurreko herrien jatorrizko ekarpen artistikoetatik dator. Garai horretako aztarna arkeologikoak gordetzen dira protohistorian, hala nola multzo megalitikoak, labar-artea, hileta-ostilamendua: ontziak, lepokoak, diademak, etab. Hasiera-hasieratik, Euskal Herriko arteak hainbat herriren eraginak ezagutu ditu: zeltak eta iberiarrak, erromatarrak, herri germaniarrak, batez ere bisigodoa, arabiarrak... Azkenik, kristautasun europarrak Erdi Arotik gaur arteko artearen garapena markatu du.

Ekaineko zaldiak, Ekainberrin moldatuta.

Kronologia Euskal Herrian

aldatu

Paleolitoan

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko artea Paleolitoan»

Ez dirudi Euskal Herrian azken glaziazioaren azken aldia baino lehenagoko arte sorkuntza benetako bati buruz hitz egin daitekeenik. Ordukoak ditugu, hain zuzen ere, nolabait langintza handien frogak, bai ehiztari eta bai uzta-biltzaileenak, kostaldea inguruan 350 m. baino altuera handiagoak ez dituzten lekuetako kobazulo eta babes naturaletan bizi zirenenak. Gizaki hauek Madeleine aldiko kultura bere goi eta azken aldian garatu zuten. 1872an penintsulako arte paleolitikoa aurkitu zen, Altamirako leizean aurkitutako pinturekin, eta ondoren Espainiako iparraldeko beste leku batzuetan, Euskal Herrian eta Frantziako hego-mendebaldean aurkitutakoekin. Labar-pinturez gain, hainbat funtzio, sinbologia eta estetika zituzten objektu artistikoak aurkitu ziren.

Euskal Herrian asko dira ezaugarri horiek dituzten leizeak: Santimamiñe, Lumentxa, Bolinkoba, Urtiaga, Ekain, Aitzpitarte, Ermitia, Isturitze eta Beroberria dira aztarnategi garrantzizkoenak, bai estratigrafiako betegarriengatik, bai langintzako tresnen aberastasun eta ugaritasunagatik: xixelak, harraskailuak, xaflatxoak, arpoiak, azagaiak, hagatxoak, orratzak eta abar. Garai hartako kobazuloek izaera sakratua dutela dirudi. Bertan, animaliak eta irudikapen sexual handia duten irudiak margotzen dituzte. Kobazuloaren barruan, kamera ezberdinak lotzen dituzten korridoreak daude. Uste da kamera horiek sarbide mugatua zutela.

Neolitoan

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko artea Neolitoan»

Erromatar artea

aldatu

Arabiar artea

aldatu

Erromanikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Erromanikoa Euskal Herrian»

Erromanikoa Euskal Herrian gaur egun presente dago batik bat Nafarroa Garaian eta Araban. Europako beste toki batzuetan bezala, arte mota hau Donejakue bideari lotuta dago.

Gotikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gotikoa Euskal Herrian»

Europako hainbat eskual­deetan distira nabarmena lortu zuenean, orduan iritsi zen gotikoa Euskal herrira. Giorgio Vasari-ren ustez, godoengandik iritsi zen eta horregatik gaiz­ki deritzon “gotiko” estilo berria erromanikoaren berez­ko garapena izanik, ez da eragoz­pen egituraz eta adieraz­penez guztiz desberdina izateko. Az­ken batean, beste espiritu batek egina baita.

Pizkundea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Pizkundea Euskal Herrian»

Pizkunde edo Ernazimentua, aurreko arte-estiloak bezala, berandu sartu zen Euskal Herrira. XVI. mendearen bigarren herenean iri­tsi zen, beraz, berandu, eta ez gainera bere “italiar‑erromatar” garbitasunean, baizik eta zeharkako bideetatik, bereziki hegoal­deko (Toledo-Madril‑Burgos, Gaztelako nuklekoak) eragina az­pimarra­ daiteke, baina baita Europa iparral­deko portuen artean mer­katari­tzako joan‑etorrien bidezko eragina, Flandriako maisuen etorreren eta inportaturiko artelanen bitartez.

Eragin gaztelarraren ondorio bat izan zen, hango garapen espezifiko bat, platereskoa, nahikoa zabaldu zela Euskal Herrian.

Barrokoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Barrokoa Euskal Herrian»

Manierismoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Manierismoa Euskal Herrian»

Neoklasizismoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Neoklasizismoa Euskal Herrian»

XIX. mendean

aldatu

XX. mendean

aldatu

XXI. mendean

aldatu

Artistak

aldatu

Zeinbat obra enblematiko

aldatu

Arte-museoak

aldatu

Asko badira ere hemen bakarrik nagusiak bilduko ditugu:

Kanpo estekak

aldatu