Arkitektura historizista
Arkitektura historizista edo historizismoa, nagusiki XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran garatu zen, eta, bere ahalegin guztiak, iragan garaietako arkitektura berreskuratzeko ziren. Beste garai batzuetako arkitektura estiloak imitatzean zetzan, mende horretako ezaugarri kultural batzuk gehituz, arkitektura eklektikoak, zerbait berria sortzeko estiloak nahasten zituen bitartean. Joera ezberdinak nabarmen daitezke, neobizantziarra, neomudejarra, neobarrokoa... kasu.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Europan
aldatuOspetsuen egin zena eta indar gehien hartu zuen estiloa, Britainiar Uharteetan praktikatu zen arkitektura neogotikoa izan zen arren, bere izenak dioen bezala, gotiko berri berpiztu batean oinarritzen zena. Estilo honetan eginiko eraikinen artean, Britainiar Legebiltzarra edo Westminsterreko Jauregia nabarmendu behar da, August Pugin eta Charles Barryk proiektatua. Ekialdeko aldaera batzuk ere garrantzia izan zuten, neogotiko indiarrak kasu, honen barnean, Brightoneko Royal Pavilion deritzona nabarmen daitekeelarik, John Nashek egina.
Espainian, neomudejar eta neoherreriar estiloak nabarmendu ziren, estilo propio eta nazional baten adierazpen bezala.
Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian beste hainbat estiloz gain (neogotikoa, neoklasikoa, neobarrokoa eta Espainia-Frantzietako eskualde estilo ugari), berezko arkitektura historizista garatu zen: euskal estiloko arkitektura eta honen aldaerak (neolapurtarra, neogipuzkoarra, euskal neobarrokoa...).
Latinoamerikan
aldatuErromantizismoak kalera atera zuen nazionalismo horren ondorioz, XIX. mendeko arte iberoamerikarretan, "nortasun nazionala" aurkitzeko grina ikus daiteke. Arkitekturari dagokionez, honek, bere isla izan zuen historizismoari esker. Arkitektura historizista, Iberoamerikan, espainiarrak iritsi aurreko arkitektura imitatzen eta garaiko ereduen arabera berrinterpretatzen saiatu zuen.