Donostiako Klub Nautiko Erreala
Donostiako Klub Nautiko Erreala, gehienetan soilik Klub Nautikoa deitua (ofizialki gaztelaniaz: Real Club Náutico de San Sebastián edo RCNSS), Donostiako klub nautikoa da. Egoitza Donostiako udaletxe alboko Klub Nautikoaren eraikinean du, arkitektura arrazionalistako eraikinean.
Donostiako Klub Nautiko Erreala | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | bazkuna | |
Herrialdea | Espainia | |
Historia | ||
Sorrera | 1896 |
Historia
aldatu1896an sortua, lehendabizikoz, Kontxako badian ainguraturik zegoen gabarra batean zuen egoitza. 1905ean, Kontxako pasealekuan zegoen arrain-haztegi ohia erosi zuten eta, 1930ean, Aizpurua eta Labaien arkitektoek diseinaturiko egungo egoitza eraiki zen.
1951 eta 1955 artean, Habana-Donostia ozeanoz gaindiko estropada antolatu zuen eta 1986tik aurrera eta bi urtean behin, Royal Western Yacht Clubekin batera Plymouth eta Donostia arteko Armada Cup Race estropada antolatzen du.
Egun, bela, piraguismo eta urpekaritza sekzioak ditu.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)