Nafarroako Museoa

eraikin babestua Iruñean
Nafarroako museoa» orritik birbideratua)

Nafarroako Museoa Iruñean dagoen historia eta arte museo bat da, historiaren garai guztietako lanak biltzen dituena, baldin eta Nafarroan eginak edo aurkituak izan diren edo Nafarroarekin zerikusia duten. Bilduma finkoa kronologikoki antolatrik dago, eta aldizkako erakusketak ere izan ohi ditu, batez ere arte garaikidekoak. Nafarroako Museoan daude, bertzeak bertze, Abaunzko mapa, Lergako hilarria, Iruñeko harresiaren mosaikoa edo Leireko kutxatila. Pompeloko togatusa ere museoan dago, gutxienez 2024. urte arte -baina Gobernua saiatzen ari da betiko egon dadin[1]-, eta pentsatzekoa da aurrerago Irulegiko eskua ere hemen erakutsiko dutela.

Nafarroako Museoa
Pamplona - Museo de Navarra 1.jpg
Bi sarrerak, museoarena eta kaperarenaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1956
Webguneahttp://www.museodenavarra.navarra.es

Nafarroako Museoa publikoa da, 1956an ireki zuten eta egun Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du.

KokalekuaAldatu

Museoa Iruñeko Alde Zaharrean dago, Santo Domingoko aldapan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eraikinetik gertu. Aldapa igota, eskuinean eskailera batzuk daude -malda bat aurreraxeago- eta horiek igota ailegatzen ahal da museoaren sarrera nagusira.

Aldapako eskaileren ondoan San Ferminen irudi ospetsua dago. Sanferminetako entzierro bakoitza hasi baino lehenago, korrikalariek irudi horri kantatzen diote hiru aldiz. Dena dela, zehaztu beharrekoa da urtean zehar egoten den irudia ez dela sanferminetan erabiltzen dutena.

OrdutegiaAldatu

  • Asteartetik larunbatera: 09:30-14:00 eta 17:00-19:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Astelehenetan, itxita. Baita jaiegun hauetan ere: urtarrilak 1, uztailak 7 eta abenduak 25.

EraikinaAldatu

Museoa XVI. mendeko Errukiaren Andre Mariaren Ospitalea izandakoan kokaturik dago, baina jatorrizko eraikinetik aurrealdea eta kapera baino ez ditu mantendu. Etxaurrea 1556an Juan Villarreal eta Martin Azkaratek egin zuten, Iruñeko eraikin zibil pizkundetar bakarra izanik.

Kaperak itxurazko erretaula fatxada du, Garesko XVII. mendeko ermita batetik ekarria. Kaperak Juan Antxetak 1547 eta 1550 artean egin zuen gotiko-pizkundetar estiloan.

1932an ospitalea kendu eta Nafarroako Ospitaleak ordezkatu zuen. 1952an José Yarnozek berreraiki zuen.

1986an Jordi Garcés eta Enric Soriak berrikuntza egin eta museoa berritu eta berrantolatu zuten.

LanakAldatu

Lan gehienak 1860ko Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzarrak eta 1940an Vianako Printze Erakundeak bildu zituzten. Agian nabarmenekoa Leireko kutxatila izan daiteke, 1000. inguruko islamdar artearena.

Museoko artelan nabarmenen iruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Chivite Lehendakariak iragarri du Gobernua lanean ari dela Ponpeloko Togadoa Nafarroan modu iraunkorrean gera dadin» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).

BibliografiaAldatu

  • Sarasa Asiain, Alfredo. (2006). Guía de arquitectura de Pamplona y su Comarca. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ISBN 84-611-3284-X..

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Iruñeko leku interesgarriak.