CA Brive Corrèze Limousin
Club athlétique Brive Corrèze Limousin edo CA Brive Frantziako errugbi taldea da, egoitza Limousingo Brive-la-Gaillarde hirian duena, Corrèze departamenduan. Top 14 Ligan parte hartzen du. Behin irabazi zuen Europako Errugbi Txapeldunen Kopa.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiria | Brive (Limousin) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1910 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Stade Amédée-Domenech (Edukiera: 13.979) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.cabrive-rugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
CA Briveren eta US Oyonnaxen arteko partida, 2015ko martxoak 28.
Club Athlétique Briviste 1910eko martxoaren 15ean sortu zen. Limousin eskualdeko talde nagusia izan arren, hamarkada askotan bigarren mailan aritu zen. 1957an, bigarren mailako titulua lortu eta lehen mailara igo zen. 1965ean, 1972an eta 1975ean bigarrena izan zen ligan.
Urrezko garaia 1990eko hamarkadaren bukaeran izan zuen, 1996ko Yves du Manoir Kopa irabazteaz gain, Europako Errugbi Txapeldunen Kopako bi final jokatu baitzituen; 1997koa irabazi zuen eta 1998koa galdu.[1]
PalmaresaAldatu
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- Txapelduna (1): 1997.
- Finalista (1): 1998.
- Top 14 Liga:
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (4): 1965, 1972, 1975, 1996.
- Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
- Txapelduna (1): 1996.
- Finalista (2): 1963, 1974.
- Frantziako Kopa:
- Finalista (1): 2000.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Alduntzin, Koldo. Bath Europako txapeldun. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) CA Briveren webgunea