Etxarri (Iruñerria)

Nafarroa Garaiko udalerria
Etxarri (Nafarroa)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñerriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarri».

Etxarri ([etʃari] ofizialki; Etxarri Etxauribar[3] [etʃari etʃa.uɾiβaɾ] izen bereko beste herriengandik bereizteko) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua, Etxauribarren hain zuzen. 78 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 17 kilometrora dago.

Etxarri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Etxarriko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Echarri
AlkateaPatxi Xabier Iltzarbe Legaria
(Erriburua, indep.)
Posta kodea31174
INE kodea31083
Herritarraetxarriar, etxarrietxauribartar
Geografia
Koordenatuak42°46′50″N 1°49′31″W / 42.780555555556°N 1.8252777777778°W / 42.780555555556; -1.8252777777778
Azalera2,2 km²
Garaiera403 metro
Distantzia17 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria75 (2023:  4)
alt_left 39 (%52)(2019) (%48) 36 alt_right
Dentsitatea32,19 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 7,67
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,81 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 26,60 (2018: %26,6)
Etxarri 21-3-24
Etxarri 21-3-24

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Udalerriaren urrutiko ikuspegia.

Etxarri Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. NA-7010 errepideak herria zeharkatzen du Ziritza eta Bidaurreta bitartean.

Herriak Ziritzarekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin hegoalde eta ekialdean; eta Bidaurreta eta Gesalatzekin mendebaldean.

Historia aldatu

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Argiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. Erdi Aroan zehar Iruñeko katedralak eta Jerusalengo San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituen herrian.

Demografia aldatu

Etxarriko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Etxarrin.

Politika aldatu

Udaletxea aldatu

Etxarriko udaletxe zaharra bi zatitan banatuta dago eta oso egoera txarrean dago urtetako utzikeria dela eta. Udalak eraikin zaharra eraitsi eta bertan eraikin berria altxatzeko asmoa dauka, eta horretarako hainbat egitasmo bildu ditu, eraikin berriaren itxura zein izango den erabakitzeko. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta udaletxeko idazkaria Ziritza, Bidaurreta eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Isidro kalea z/g

Udal hauteskundeak aldatu

2003an bezala, 2007an Etxarriko alkatea "AEA" herri ekimeneko Patxi Xabier Iltzarbe Legaria atera zen. 2007an herriska honetako zinegotzi bakarra izan zen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %5,00) eta boto zuriak zortzi (%21,05). Abstentzioa %40,30ekoa izan zen.

Etxarriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (AEA) 30 Bai

2007an ere Iltzarbe aukeratu zuten alkate; oraingo honetan Erriburua hautesle elkartearen izenean eta beste bi lagunekin (Ana Urdanotz, Carlos Oderitz) batera[4].

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Etxarriko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria 2003 2007 AEA
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria 2007 2011 AEA
Patxi Xabier Iltzarbe Legaria 2011 2015 Erriburua
2015 2019
Jose Maria Oderiz Azcona 2019 Jardunean Candidatura Popular Errotabidea[5]

Azpiegitura eta garraioak aldatu

La Pamplonesa autobus konpainiak Etxarri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Etxarriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira. Beraskoain eta Ziritzako jaiekin tartekatzen dira.

Ondasun nabarmenak aldatu

Doneztebe eliza, XVI. mendean eraikitako parrokia. Barrualdean Miguel Marsalen XX. mendeko erretaula polikromatua ageri da. Horrez gain, eliza barruan Erdi Aroko bataio-harri bat dago.

Done Martin baseliza, Etxarriko kanposantuko bidea hartu eta hamar minutura dago. Baseliza kokatzen den muinoaren gainetik, Etxauri ibarraren ikuspegi zabalaz goza daiteke.

Etxarritar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa