Ireki menu nagusia

Alain Robbe-Grillet (Brest, 1922ko abuztuaren 18a - Caen, 2008ko otsailaren 18a) frantses idazlea eta zinema-zuzendaria izan zen. Nouveau roman («Nobela berria») literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia izan zen.

Alain Robbe-Grillet
Alain Robbe-Grillet.jpg
Bizitza
Jaiotza Brest1922ko abuztuaren  18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Caen2008ko otsailaren  18a (85 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Ezkontidea(k) Catherine Robbe-Grillet  (1957-10-23 -  2008-02-18)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Saint-Louis Itzuli
Institut national agronomique Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria eta literatura-kritikaria
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak The Erasers Itzuli
Q941801 Itzuli
La Jalousie Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Frantses Akademia
Mugimendua Nouveau romana
IMDb nm0730237

Nekazari ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina 1950. urtetik aurrera literaturan murgildu zen. 1963an idatzi zuen Pour un nouveau roman (Nobela berri baten alde) obran azaldu zuen bezala, eleberria gauzakien, keinuen eta egoeren arteko loturari dagokio soilik, eta saihestu egin behar da ekintzei edo pertsonaiei buruzko iruzkin psikologiko eta ideologiko oro. Objektibotasunak eta gauzakiaren behaketak kezkatu dute Robbe-Grillet hasieratik: objektuen deskripzio xehea eta psikologiarik gabeko jokabideen deskripzioa egiten zuen lehen obratik, (1953, Les Gommes), eta objektibotasunaren bilaketa hura obsesio bihurtu zitzaion hurrengo obretan: Le Voyeur (1955), La Jalousie (1957, Leiho-sarea edo Jelosia). Dans le labyrenthe (1959, Laberintoan). Robbe-Grilletek zinemara eraman zituen teknika horiek, L´Année dernière à Marienbad Alain Resnaisek filmaturiko lanean bereziki (1961, Azken urtea Marienbaden). Zortzi film luze idatzi eta zuzendu zituen. Eleberri ugari idatzi du teoria-liburu nagusiaren ondoren eta autobiografia bat argitaratu du 1985ean, Le Miroir qui revient (Itzultzen den ispilua). Alain Robbe-Grillet Akademia frantseseko kide hautatua izan zen 2004an, baina karguari uko egin zion.

Eduki-taula

BibliografiaAldatu

EleberriakAldatu

  • Un régicide (1949)
  • Les gommes (1953)
  • Le voyeur (1955)
  • La jalousie (1957)
  • Dans le labyrinthe (1959)
  • Instantanés (1962)
  • La maison de rendez-vous (1965)
  • Project pour une révolution à New York (1970)
  • Topologie d'une cité fantôme (1976)
  • Souvenirs du Triangle d'Or (1978)
  • Djinn (1981)
  • La reprise (2001)

SaiakerakAldatu

  • Pour un nouveau roman (1963)
  • Le voyageur, essais et entretiens (2001)

Idatzi autobiografikoakAldatu

  • Le miroir qui revient (1984)
  • Angélique ou l'enchantement (1988)
  • Les derniers jours de Corinthe (1994)

FilmografiaAldatu

  • L'Année dernière à Marienbad (1961)
  • L'Immortelle (1963)
  • Trans-Europ-Express (1966)
  • L'Homme qui ment (1968)
  • L'Eden et après (1971)
  • Glissements progressifs du plaisir (1974)
  • Le Jeu avec le feu (1975)
  • La Belle Captive (1983)
  • Un bruit qui rend fou (1995)
  • C'est Gradiva qui vous appelle (2006)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Robbe-Grillet