Alberto VII.a Austriakoa
Alberto VII.a (alemanez: Albrecht VII; Wiener Neustadt, 1559ko azaroaren 13a – Brusela, 1621eko uztailaren 13a) Austriako artxiduke izan zen 1619ko martxoaren 20tik urriaren 9ra eta eta Herbehereetako subiranoa 1598tik hil zen arte.
Maximiliano II.a enperadorearen eta Maria Habsburgokoaren semea izan zen. Karlos V.aren semea ere izan zen, eta Espainiako gortean hezi zen.
Kardinal eta Toledoko artzapezpiku izendatu zuten, baina 1598an bi karguei uko egin zien. Gainera, Portugalgo erregeordea izan zen 1583tik 1593ra.
1595ean Habsburgotarren Herbehereetako gobernadore izendatu zuten. 1598an Elisabet Klara Eugenia Austriakoarekin ezkondu zen eta Filipe II.ak Herbehereen subiranotasuna eman zien. Ezkontzaren erregealdiaren lehen zatia gerrak menderatu zuen. 1609an Hamabi Urteko Su-etena lortu zen eta gainontzeko erregealdia bakean igaro zen.
1619ko martxoaren 20an, Austria Behereko eta Garaiko artxiduke izendatu zuten, bere anaia Matias hil ondoren. Urriaren 9an Fernando II.aren alde abdikatu zuen. Austriaren historiako erregealdirik laburrena izan zuen.